San Kristobalgo hilerriko xedea eta zerbitzuak

Xedea

San Kristobal hilerria da Arrasateko hilerri orokorra 1994. urteaz geroztik.

Eraiki zen Javier Unzurrunzaga arkitektoaren proiektuaz, herriaren erdigunetik hurbil dagoen mendixka batean.

Kudeatzeaz arduratzen da Arrasateko Udala, eta, aldi berean, aukera ematen die herritarrei eskaintzen diren zerbitzuen izapideak egiteko:

beilatokia gorpuak beilatzeko, errausketa zerbitzua, gorpuak eta gorpuzkiak ehortzi eta hobitik atera, betiere higiene eta osasun baldintza egokietan.

Hilerriaren mantentzea, garbitasuna eta kontserbazioa ere Arrasateko Udalak hartzen du bere gain, eta zerbitzuok ematen dira langileen profesionaltasun osoaz,  eta erabiltzailearekin erakusten dute portaera etiko eta errespetukoa.

 

Ematen ditugun zerbitzuak

Kontzesioak kudeatzea

  • Panteoien edo hezurtegien kontzesioak adjudikatu eta berritzea.
  • Panteoien edo hezurtegien kontzesioen titulartasuna eskualdatzea.
  • Nitxoak lagatzea 10 urterako.
  • Kontzesioen titulartasun ziurtagiriak bidaltzea.

Beilatokia

  • San Kristobal hilerrian.

Hileta ospakizunak gune publikoetan

  • San Kristobal hilerrian eta Aldai parkean:
    1. Astelehenetik egubakoitzera: 18:00-20:00
    2. Zapatuan: 12:00-14:00

Gorpuak, gorpuzkiak eta errautsak ehorztea

  • San Kristobal hilerrian:
    1. Panteoietan: gorpuak, gorpuzkiak eta errautsak.
    2. Nitxoetan: gorpuak.
    3. Hezurtegietan: gorpuzkiak eta errautsak.
  • Auzoetako hilerrietan:
    1. Garagartzan, Bedoñan eta Udalan gorpuak.
    2. Gesalibarren gorpuak, gorpuzkiak eta errautsak.

Errausketa

  • Astegunetan 3 errausketa gehienez.
  • Zapatuan 2 errausketa gehienez.

Hobitik  ateratzea

  • Programatua.
  • Ez programatua.