San Kristobalgo hilerriko konpromisoak
1. Konpromisoa
Titularrari bidaltzea kontzesio berrien kontratua, panteoi eta hezurtegiena, beharrezkoa den dokumentazioa eskatzaileak aurkezten duenetik 45 egun balioduneko epean gehienez.
Zelan neurtzen dugun
Epe barruan bidalitako kontratuen ehunekoa.
2. Konpromisoa
Errausketa guztietan zerbitzua bermatuko dugu, nahiz eta errausketa labean gertatu arazo teknikoren bat edo bestelakorik.
Zelan neurtzen dugun
Emandako errausketa zerbitzu kopurua.
3. Konpromisoa
Programatzen denean gorpuzkiak ateratzea hobitik, senideei jakinaraziko zaie, gutun baten bidez, betiere jakinez gero nori bidali.
Zelan neurtzen dugun
Bidalitako jakinarazpen kopurua.
4. Konpromisoa
Abisuak, kexak eta iradokizunak erantzutea gehienez 20 egun balioduneko epean.
Zelan neurtzen dugun
Epe barruan erantzuten diren abisu, kexa eta iradokizunen ehunekoa.
5. Konpromisoa
Ehorzketa eta errausketa zerbitzuak emango ditugu, aurretiaz finkatutako ordutegia beteta.
Zelan neurtzen dugun
Inkestan erabiltzaileek zer gogobetetze maila erakusten duten, eta hori dago lotua puntualtasunari; hortaz, kexarik ez jasotzea horri buruz.
6. Konpromisoa
Zerbitzua ematen duten langileek tratu duina eta adeitsua erakutsiko diete erabiltzaileei.
Zelan neurtzen dugun
Galdeketan erabiltzaileek tratuari dagokionez zer asebetetze maila erakusten duten, eta kexarik ez aurkeztea horri buruz.
7. Konpromisoa
Instalazioen mantentze eta garbitasun maila ona izango da.
Zelan neurtzen dugun
Gai honi buruz erreklamaziorik ez jasotzea, eta galdeketan erabiltzaileek zer asebetetze maila erakusten duten.
8. Konpromisoa
Arduratuko gara lorategien eta berdeguneen mantentzeaz.
Zelan neurtzen dugun
Gai honi buruz kexarik ez jasotzea, eta galdeketan erabiltzaileek zer gogobetetze maila erakusten duten.