Zerbitzu gutunak
Zerbitzu Gutunean biltzen dira zerbitzu jakin batek herritarren aurrean hartzen dituen konpromisoak. Gutunek, halaber, informazioa ematen dute zerbitzuen ezaugarri nagusiei buruz, eta zehazten dute zerbitzu horiek erabiltzen dituen jendeak zer eskubide eta betebehar dauzkan.
Gainera, Zerbitzu Gutunek balio dute hartutako konpromisoen gestio eta segimendu sistematikoa egiteko eta, era horretan, etengabeko hobekuntzaren kultura sustatzeko.