SANTA TERESA-DONEZTEBEKO ENPLEGU FORMAKUNTZAKO PROGRAMA

Expediente zenbakia:
2023PHEL0007
Argitaratze data
2023/09/19
Mota
Lanbide
Egoera
Itxita
Informazio gehigarria

EJ eta Udala.png 

 

Proiektua: 10 pertsonentzako enplegu formakuntzako proiektua, helburua duena iraupen luzeko langabeak kualifikatzea, Santa Teresa-Doneztebe guneko hiri bereoneratze integraleko proiektuaren esparruan, igeltserotzako eragiketa osagarrien lanbide eremuko lanetan.

Egitekoa: Igeltserotzako eragiketa osagarrien lanbide eremuko lanpostuak.

Iraupena: Proiektuak 12 hileko iraupena izango du, bi fasetan egituraturik:

1.- Lehenengo fasea soilik prestakuntzakoa izango da, eta bi hileko iraupena izango du, eta 2023ko urrian hasiko da.
2.- Eta ikas-ekinezko bigarren fasea, prestakuntza kontratazioa, 10 hilekoa. Bigarren fase horretan, prestakuntzak kontratu denboraren % 35 hartuko du, eta lan jarduerak, berriz, % 65. Kontratazioak 2023ko abendutik aurrera egingo dira.

Amaieran, profesionaltasun ziurtagiria eskuratu ahal izango da: "Akabera zurrunetako eta urbanizazioko eragiketa osagarriak" (Kod. EOCB0209), eta "Fabrika eta estalkietako igeltserotza" (Kodea: EOZB0208).

 

LANBIDEn izena emateko epea: irailaren 19tik 26ra, biak barne.

***LANBIDEk berriro zabaldu du eskaintza.***

 

Eskaintza zenbakia: 162023010862

 

Hitzaldi informatiboa LANBIDEK egindako aurretiko aukeraketan onartutako hautagaientzat: 2023/10/03an, martitzena, Kulturaten 10:00etan

 

HAUTAGAIEN EGOKITZAPENA NEURTZEKO PROBAK:

- Konpetentzia linguistiko proba: urriaren 16an, astelehena, 09:30etan, Kulturaten (sarrera Otalora kaletik).

- Elkarrizketa: urriaren 16an, astelehena, 10:00etatik aurrera, Kulturaten.

 

Oharra: Hautatutako hautagaiekin enplegu formakuntzako kontratuak gauzatzeko, ezinbestekoa izango da programari dagokion prestakuntzarako, orientaziorako eta obra-zuzendaritza zerbitzurako lizitazioari lotutako kontratua formalizatuta egotea. (Alkatearen Ebazpena N23/01745)

 

Formakuntza hasteko eguna 2023ko azaroaren 2a, Bastida Akademian (Araba etorbidea 3, 1. Solairua, 20500 Arrasate) goizeko 9:00tatik 14:00etara.

 

lanbide.png

Fitxategiak
Kontratazio irizpideak
Kontratazio irizpideak
Onartu eta baztertuen zerrenda
Onartu eta baztertuen zerrenda
Emaitzak ikusteko sartu zure kode pribatua