Hautaketa prozesua, Udaltzaingoko oinarrizko eskalako agente lehenaren kategoriara igotzeko

Expediente zenbakia:
2022PHBP0002
Argitaratze data
2023/07/31
Mota
Plaza finkoak
Egoera
Prozesuan
Informazio gehigarria

- DEIALDI MOTA: Oposizio irekiko lehiaketa, karrerako funtzionario gisa jabetzan betetzeko.

- DEIALDIAREN OINARRIAK: EHAA, 2023/07/31, 144. zk.

- IZENA EMATEKO EPEA: 2023/08/01etik 2023/08/29ra (biak barne)

- EGIN HEMEN ZURE ESKAERA: Arrasateko egoitza elektronikoa

- ONARTUTAKO ETA BAZTERTUTAKO PERTSONEN BEHIN-BEHINEKO ZERRENDA: Euskadiko Udaltzaingoen Oinarrizko Eskalako agente lehena/agente lehena kategoriara igotzeko hautaketa-prozeduran onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda onartzen duen Ebazpena, 2023ko ekainaren 29ko Ebazpenaren bidez deitua (uztailaren 31ko EHAA, 144 zk.), martxoaren 14an argitaratu zen Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren iragarki-taulan, eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren web-orrian kontsulta daiteke, deialdi-ebazpenaren laugarren eta hemeretzigarren oinarrietan ezarritakoaren arabera. www.arkauteakademia.euskadi.eus 

- OPOSIZIOAREN LEHENENGO PROBA: Euskadiko Udaltzaingoen Oinarrizko Eskalako agente lehena/agente lehena kategoriara igotzeko hautaketa-prozesuko oposizioaren lehen proba zein egunetan egin behar den zehaztu eta argitara ematen duen ebazpena, 2023ko ekainaren 29ko Ebazpenaren bidez (uztailaren 31ko EHAA, 144. zk.) deitutakoa, martxoaren 26an argitaratu zen Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-taulan, eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren web-orrian kontsulta daiteke: www.arkauteakademia.euskadi.eus

- HAUTAKETA-PROZESUARI BURUZKO INFORMAZIOA: www.arkauteakademia.euskadi.eus