Lanbide-Udala Enplegu Sustapen Programa: lorezaintzako 4 peoi

Expediente zenbakia:
.
Argitaratze data
2022/09/23
Egoera
Itxita
Informazio gehigarria

Egitekoak: zenbait hobekuntza zehatz lorategietan, edo belar gune eta alkorkeetan dauden zuhaitzetan eta baita ere zuhaizkak dauden guneetan, lanak egitea, ondoreneko mantentze lanak errazteko.

  •  

Jarduna: %100

Iraupena:  5 hilabete

Kontratu hasiera (aurreikusitako data): azaroa - abendua

LANBIDEn izena emateko epea: irailaren 23tik 30era (biak barne)

Eskaintza zenbakia: 162022011615

PROBAK:

- Teorikoa:  2022/11/18, ostirala, 10:00etan, Kulturaten (sarrera Otalora kaletik). Idatzizko test erako proba egingo da.

- Praktikoa: 2022/11/22, asteartea, San Kristobal hilerrian, banan-banan.

Hautagaiek Nortasun Agiri Nazionala edo baliokide den eta beraien nortasuna zalantzarik gabe egiaztatzen duen beste dokumentu bat dutela agertu behar dute probara, eta teorikora boligrafoa ere bai.

 - LEHIAKETA: 

Merezimenduak egiaztatzeko epea: abenduaren 2 arteko epea ematen da merituen balorazioko ziurtagiriak aurkezteko BAZeko erregistroan edo Herritarren atarian. Baloratu ahal izateko aurkeztu beharrekoak:

 - Euskara 1. HE titulua

 - Luzaroko langabea izatearen ziurtagiria (Lanbide).

 - Diru sarrerak bermatzeko errentaren (DSBE) titular edo onuradun izatearen ziurtagiria (Lanbide).

 - Legezko ezintasunaren ziurtagiria, ehuneko 33koa edo hortik gorako elbarritasun mailarekin.

 - Lan eskarmentua lorezaintzako peoi lanetan (lan kontratua eta bizitza laboralaren txostenarekin), lorezaintzako ikasketak edo praktikaldia.

 

 - Euskara:  2022/12/02, ostirala, 08:45etan, Kulturaten (sarrera Otalora kaletik). Borondatezkoa eta ez baztertzailea. (Proba egitetik salbuetsita egongo dira euskara 1. hizkuntza eskakizuna edo goragokoa agiri bidez egiaztatzen duten hautagaiak).

 

Fitxategiak
Behin-behineko onartu eta baztertuen zerrenda

application/pdf Behin behineko onartu eta baztertuak lorezainak.pdf — 287.50 KB

Kontratatzeko irizpideak

application/pdf Kontratazio irizpideak_lorezaintzako peoiak.pdf — 561.37 KB

Emaitzak ikusteko sartu zure kode pribatua