"BASOLAN" ENPLEGU-FORMAKUNTZA PROGRAMA: 10 baso-erreka langile

Expediente zenbakia:
.
Argitaratze data
2022/09/26
Egoera
Itxita
Informazio gehigarria

 

 Lanbide NextGeneration

 

Proiektua: 10 pertsonentzako prestakuntza-enplegu proiektua, iraupen luzeko langabetuak kualifikatzeko helburua duena, mendi eta

baso publikoak kontserbatzeko eta mantentzeko peoi lanetan.

Egitekoa: Erreka ertzen garbiketa eta landare inbaditzaileen erradikazioa. Natura bideen sarea eta natura guneen mantenua.

Iraupena:  Proiektuak 12 hilabeteko iraupena izango du, bi fasetan egituraturik:

1.- Lehenengo fasea soilik prestakuntzakoa izango da, eta bi hilabeteko iraupena izango du, eta 2022ko urrian hasiko da.
2.- Eta ikas-ekinezko bigarren fasea, prestakuntza-kontratazioa, 10 hilabetekoa. Bigarren fase honetan, prestakuntzak
kontratu-denboraren % 35 hartuko du, eta lan-jarduerak, berriz, % 65.
Kontratazioak 2022ko abendutik aurrera egingo dira.

LANBIDEn izena emateko epea: irailaren 26tik urriaren 3ra, biak barne. 

LANBIDEk berriro zabaldu du eskaintza.

Eskaintza zenbakia: 162022011684

Hitzaldi informatiboa LANBIDEK egindako aurretiko aukeraketan onartuak diren hautagaientzat: 2022/10/06, osteguna, 10:00etan Kulturaten.

 

 

Fitxategiak
Kontratazio irizpideak

application/pdf BASOLAN_Kontratazio irizpideak.pdf — 338.31 KB