Lanbide-Udala Enplegu Sustapen Programa: 3 Igeltserotza peoi

Expediente zenbakia:
PHEL0007
Argitaratze data
2024/11/08
Azken eguna
2024/11/15
Mota
Lanbide
Egoera
Prozesuan
Informazio gehigarria

Egitekoak: Gehienbat espaloi eta hiriko beste euskarri batzuen igeltserotza hobekuntza lanetan laguntzea. 

Jarduna: %100

Iraupena:  6 hilabete

Kontratu hasiera (aurreikusitako data): abendua

LANBIDEn izena emateko epea: azaroaren 08tik 15era, biak barne

Eskaintza zenbakia: 162024013304

PROBAK:

 - Proba teoriko-praktikoa: 2024/11/29, ostirala, 9:30ean  EJEn (Gipuzkoa etorbidea, 12)

Hautagaiek Nortasun Agiri Nazionala edo baliokide den eta beraien nortasuna zalantzarik gabe egiaztatzen duen beste dokumentu bat dutela agertu behar dute probara.

MERITUAK:

Epea abenduaren 5etik 10era (biak barne) izango da telematikoki edo BAZen aurkeztuta

Dokumentazioa aurkezteko epea eta agirien zerrenda.

Hautagaiek abenduaren 5etik 10era (egun biak barne) aurkeztu behar dituzte merituen ziurtagiriak erregistro bidez (BAZen edo egoitza elektronikotik).

Aurkeztu beharreko agiriak honako hauek dira: 

a) Erroldatze agiria. DERRIGORREZKOA. 

Arrasaten erroldatutakoen agiriak ofizioz egingo dira.

b) Euskarako 1.HE egiaztatzen duen agiria. 

c) Administrazio Publikoan igeltseritza lanetan lan eskarmentuaren ziurtagiriak, eta enpresa pribatuan igeltseritza lanetan egindako lan eskarmentua (enpresaren ziurtagiriarekin edo lan kontratua gehi bizitza laboralaren txosten eguneratua).

d) NANa: beharrezkoa da egiaztatzeko 55 urte gorakoa izatea eta emakumea izatea.

e) % 33ko desgaitasun maila edo handiagoa aitortzen duen egiaztagiria.

 

EUSKARA PROBA: Ez da egingo 3 kontratu egin behar direlako eta hiru hautagaik gainditu dutelako proba teoriko-praktikoa.

 

 

 

Fitxategiak
Kontratatzeko irizpideak - Igeltserotza peoia.pdf

application/pdf Kontratatzeko irizpideak - Igeltserotza peoia.pdf — 206.13 KB

Onartu eta baztertuen zerrenda Peoi igeltseroak.pdf

application/pdf Onartu eta baztertuen zerrenda Peoi igeltseroak.pdf — 202.12 KB

Emaitzak ikusteko sartu zure kode pribatua