Gazte langabeak kontratatzeko deialdia: EUSKALTEGIKO TEKNIKARIA
Expediente zenbakia: |
2024PHEL0002 |
---|---|
Argitaratze data |
2024/07/11 |
Azken eguna |
2024/07/17 |
Mota |
Aldi baterako |
Egoera |
Prozesuan |
Informazio gehigarria |
Lanbidek eta Europar Batasunak, Euskal Autonomia Erkidegoko EGF Plus 2021-2027 Programaren esparruan, gazte langabeak kontratatzeko deialdi hau finantziatuko dute
Proiektua: Euskaltegian online zerbitzu erakargarria eta motibagarria eskaintzea. Gero eta gehiago dira aurrez aurrekoetara etorri ezin diren ikasleak, ez behintzat egunero. Ondorioz, beharrezkotzat jotzen dugu online bidezko zerbitzua ezartzea euskaltegian.
Eginkizunak: -Jadanik badaukagun materialarekin (papereko unitate didaktikoak zein unitate digitalak) jarduera berriak sortu: jolasak, gurutzegramak, hizki-zopak, karta-jokoa… Edukiak lantzeko beste modu bateko ariketak sortu: bikoteak lotu, cloze testa (hutsuneak bete), hitzak edo testu-zatiak ordenatu. Ikasleari bideak erakutsi egindakoa parteka dezan eta gehiagotan parte har dezan, adibidez, webguneko eduki interaktiboak gehituz (h5p.org). -Elkarreragina eta taldean parte hartzeko aukera gehiago eskaini foroak gehituta, ikasleak motibatzeko. -Edukiak aurkezteko modua zaindu eta hobetu, erakargarriago bilakatzeko. -C1en eta, batez ere, C2, gainerako mailetan egindakoa egin: paperekoa digitalizatu.
Jarduna: %100 Iraupena: 12 hilabete Kontratu hasiera (aurreikusitako data): Iraila LANBIDEn izena emateko epea: uztailaren 12tik 17ra (biak barne) Eskaintza zenbakia: 162024008415
Gazte Bermea Programari buruzko informazioa
|
Fitxategiak |
|