Gazte langabeak kontratatzeko deialdia: EUSKALTEGIKO TEKNIKARIA

Expediente zenbakia:
2024PHEL0002
Argitaratze data
2024/07/11
Azken eguna
2024/07/17
Mota
Aldi baterako
Egoera
Zabalik
Informazio gehigarria

 

Lanbidek eta Europar Batasunak, Euskal Autonomia Erkidegoko EGF Plus 2021-2027 Programaren esparruan, gazte langabeak kontratatzeko deialdi hau finantziatuko dute

 

Proiektua: Euskaltegian online zerbitzu erakargarria eta motibagarria eskaintzea. Gero eta gehiago dira aurrez aurrekoetara etorri ezin diren ikasleak, ez behintzat egunero. Ondorioz, beharrezkotzat jotzen dugu online bidezko zerbitzua ezartzea euskaltegian.

 

Eginkizunak: 

-Jadanik badaukagun materialarekin (papereko unitate didaktikoak zein unitate digitalak) jarduera berriak sortu: jolasak, gurutzegramak, hizki-zopak, karta-jokoa… Edukiak lantzeko beste modu bateko ariketak sortu: bikoteak lotu, cloze testa (hutsuneak bete), hitzak edo testu-zatiak ordenatu. Ikasleari bideak erakutsi egindakoa parteka dezan  eta gehiagotan  parte har dezan, adibidez, webguneko eduki interaktiboak gehituz (h5p.org).

-Elkarreragina eta taldean parte hartzeko aukera gehiago eskaini foroak gehituta, ikasleak motibatzeko.

-Edukiak aurkezteko modua zaindu eta hobetu, erakargarriago bilakatzeko. 

-C1en eta, batez ere, C2, gainerako mailetan egindakoa egin: paperekoa digitalizatu.

 

Jarduna: %100

Iraupena: 12 hilabete

Kontratu hasiera (aurreikusitako data): Iraila

LANBIDEn izena emateko epea: uztailaren 12tik 17ra (biak barne)

Eskaintza zenbakia: 162024008415

 

Gazte Enplegurako EGF Plus 2021-2027 Programaren esparruan gazteak kontratatzeko 2024. urterako diru-laguntzen deialdiko baldintzak

Gazte Bermea Programari buruzko informazioa

 

Fitxategiak
Kontratatzeko irizpideak_Euskera Teknikaria

application/pdf Euskara teknikaria_ kontratatzeko irizpideak.pdf — 262.73 KB