Gazte langabeak kontratatzeko deialdia: HIRIGINTZA ANTOLAMENDUKO PLAN OROKORREKO TEKNIKARIA

Expediente zenbakia:
2024PHEL0005
Argitaratze data
2024/07/11
Azken eguna
2024/07/17
Mota
Aldi baterako
Egoera
Zabalik
Informazio gehigarria

 

Lanbidek eta Europar Batasunak, Euskal Autonomia Erkidegoko EGF Plus 2021-2027 Programaren esparruan, gazte langabeak kontratatzeko deialdi hau finantziatuko dute

 

Proiektua: Udala bere Hiri Antolamendurako Plan Orokorra berrikustera doa. Planaren berrikuspena formalki abiatu aurretik hainbat analisi-lan egin behar dira. Tartean, beharrezkoa bihurtu da herrian dagoeneko eginda dauden eta haien erregimenaren inguruko azterketa bat egitea, zehazten laguntzeko planeamendu berriak eskaini beharko dituen etxebizitza berrien (eta haien erregimenen) kopuruak.

Halaber, interesgarria litzateke lan bertsua egitera jarduera ekonomikoetara bideratutako lurzoruen kuantifikazioarekin.

Modu berean, nagusiki etxebizitza erabilerara bideratutako eraikinetan, planeamenduak bateragarri egiten dituen bestelako erabileren inguruko azterketa bat ere komeni da egitea, Plan berriak erabileren arteko bateragarritasunaren ingurukoak modu egokian jaso ditzan.

Azkenik, etxebizitza hutsen inguruko analisia egin behar da, baita ere. Legez, funtzio soziala betetzen ez duten etxebizitzak identifikatu egin behar ditugu eta arauek eskaintzen dituzten mekanismoak indarrean jarri funtzio hori betetzeko moduan egon daitezen. Horretarako ezinbestekoa da etxebizitza hutsen identifikazioa egitea.

 

Eginkizunak: 

-Zehaztea udalerrian, eta batik bat hirilurrean, eraikitako etxebizitza kopurua, modu xehatuan, horretarako dagokion landa lana planifikatu eta burutuz.

-Eremu urbanistiko bakoitzean planeamenduak jasotako etxebizitza kopurua eta errealitatea bat datozen aztertzea.

-Urbanistikoki jatorrizko erabilera etxebizitza erabilerara aldatua duten higiezinen identifikazioa egitea.

-Jarduera ekonomikoetara bideratutako zoruen kuantifikazio xehatua egitea, horretarako dagokion landa lana planifikatu eta burutuz.

-Nagusiki etxebizitza erabilera duten eremuetako erabilera bateragarrien egoeraren analisia egitea, horretarako dagokion landa lana planifikatu eta burutuz.

-Etxebizitza hutsen identifikazioa egitea.

 

Jarduna: %100

 

Iraupena: 12 hilabete

Kontratu hasiera (aurreikusitako data): Iraila

LANBIDEn izena emateko epea: uztailaren 12tik 17ra (biak barne)

Eskaintza zenbakia: 162024008414

 

Gazte Enplegurako EGF Plus 2021-2027 Programaren esparruan gazteak kontratatzeko 2024. urterako diru-laguntzen deialdiko baldintzak

Gazte Bermea Programari buruzko informazioa

 

Fitxategiak
Kontratatzeko irizpideak_HAPO Teknikaria

application/pdf HAPO Teknikaria _kontratatzeko irizpideak.pdf — 269.91 KB