Albisteak

Gaur, ekainak 28, LGBT+ Harrotasunaren Nazioarteko Eguna ospatzen da, Stonewall-go matxinada gogoan, eta Arrasateko udal gobernuak bat egiten du horrekin.

Gobernu honek pertsona guztien eskubideak defendatzen ditu, sexu aniztasun arloan ere bai. Oraindik ere, LGBT+ pertsonek erasoak, irainak edota txantxak sufritzen dituzte ezberdinak izateagatik. Arrasaten argi utzi nahi dugu edozein pertsona maitatu dezakegula, eta ez ditugula onartzen aipatutako gertakariak.

Udalak 100 sarrera zozketatuko ditu Mondra&Roll jaialdira joateko; Monterron parkean ospatuko da uztailaren 8 eta 9an

Izen ematea jada zabalik da ekainaren 30a bitarte (barne). Zozketa uztailaren 1ean egingo da

EKKO egitasmoa abian, haur eta nerabeetan gizarte trebetasunak lantzeko

Egitasmoa Arrasateko Udalak eta herriko ikastetxeek jarri dute abian: Mondragon Unibertsitateak, San Juan de Dios zentroak, Herri Eskolak eta Arizmendi ikastolak

231 pertsonak eman dute izena sanjuanetako ekitaldiak udaletxeko balkoitik ikusteko

Horrez gain, 80 urtetik gorako herritarrentzako omenaldian, 100 izen emate egon dira momentuz eta ‘Zeuk eiñ, zeuk jan’ bazkarirako, berriz, 1.039 pertsonak eman dute izena.

Emakume Txokoak baliabide ugari prestatu du San Juanak indarkeria sexistarik gabeko gune izateko

‘Indarkeria sexistarik gabeko gunea’ edota ’24 orduko arreta telefonoa’ egongo dira herritar zein bisitarien esku jai egunetan.

Arrasaten erroldatuta dauden 80 urteko pertsonei omenaldia egingo zaie ekainaren 24an

Omenaldian parte hartzeko izen ematea ekainaren 17an, egubakoitzean, itxiko da, eta BAZen, 943 25 20 00 telefonoan, edo udalaren webgunean eman daiteke izena.

Udalak liburuzain laguntzaileen lan poltsa sortuko du

Arrasateko Udalak liburuzain laguntzaileen lan poltsa baten oinarriak onartu ditu.

Herri jasangarri baten aldeko ideiak Udaleko Osoko Bilkuran

Arrasateko ikasleek hitza hartu zuten atzoko Udalaleko Osoko Bilkuran eta Eskolako Agenda 2030 proiektuaren barruan egindako lanak aurkeztu zituzten.

Haur Danborradak 60 traje berrirekin desfilatuko du zapatuan, ekainaren 18an

Bi barrilero konpainiak traje urdina eta berdearekin desfilatuko dute, zaldien gainean doazen neskatilak lila koloreko trajez eta jeneralak traje beltzez

Arrasateko San Juan jaiak bueltan dira bi urteren ostean

Guztira 85 ekintza izango dituzte herritarrek aukeran. Covid-19aren aurreko formatua berreskuratu, eta ohiko jarduerak eta ekintzak ospatuko dira, aforo mugarik gabe.

Udaixe 2022 prest, gazteek udan aisialdiaz gozatzen jarraitzeko

Udaixek eskaintza ezberdin bi hartzen ditu: 6ak BAIETZ!, egun bakarreko 6 plan ezberdin, eta Gaztekonkis – Elosu abentura, 3 eguneko irteera.

Ekainaren 8an amaiera emango zaio Aniztasunaren Hilabeteari ‘El tren de la memoria' zine forumarekin

Zine forum bat da, asilo eskubidearen, migrazioaren eta giza eskubideen defentsaren gaiak jorratzen dituena

Herrigunean zuntz optikoa hedatzeko obrak “erritmo onean”

Obrak 2021eko azaroan hasi ziren, eta 2 urteko epea dago proiektu osoa exekutatzeko. Lana 9 fasetan banatu da, eta aurreikusten da fase bakoitzak 2 hilabete eta erdi behar dituela obra exekutatzeko

Arrasateko Udalak eta Ibai-Arte merkatarien elkarteak lankidetza hitzarmena izenpetu dute herriko saltokiak sustatzeko

• Udalak guztira ia 72.000 euroko dirulaguntza emango dio elkarteari lan lerro bi garatzeko, sustapena eta digitalizazioa.

Aukeratu zure botoaren bidez 2022ko Kirolari Onenaren Saria eta Kirol Ibilbidearen Saria

Aitortza ekitaldi honen bitartez, gala honetan, ekainaren 16an egingo dena, eskerrak eman gura dizkiegu herriko kirolariei, kirol taldeei eta kirolaren alde egiten duten herritarrei

Uda iritsi da Arrasatera

Zabalik daude Santa Barbarako eta Villa Amparoko ur parkeak. Ordutegia hau izango da: 10:00etatik 20:00ak arte (lanegunetan, asteburuetan eta jai egunetan). Ur parkeak irailaren amaiera arte egongo dira erabilgarri

Udal Euskategiak ate irekiak antolatu ditu ekainaren 8tik 10era, Kulturolako espazio berria ezagutzeko

Gogorarazi dute ere ekainean eta uztailean aurrematrikula egiten duten ikasleek % 10eko deskontua izango dutela, ezarritako tarifen gainean.

Arrasateko Udaltzaingoak 1.615 esku hartze egin ditu 2022ko lehen lauhilekoan

Urtarrilean (488) eta apirilean (468) izan dira jarduketa gehien. Gehienak administratiboak izan dira, guztira 599, trafikokoak 175, segurtasunekoak 148 eta ingurumenarekin lotutakoak 126.

Arrasateko Udalak, Santa Marinako auzokideekin eta elkarteekin, Santa Teresa eta San Esteban kaleak birmoldatzeko proiektua garatzen jarraitzen du

Helburu horrekin, datozen asteetan iritzi azterketa bat egingo da, bizilagunei telefonoz egindako inkesten bidez, eta gizarte eragile nagusiekin elkarrizketa saioak egingo dira.

Sorosleen lan poltsa osatzeko hautaketa prozesuan, izena emateko epea maiatzaren 26an amaituko da.

Arrasateko Udalak 2020 urteko sorosleen lan poltsa handitzeko oinarriak onartu ditu

Kulturaten Aspace Gipuzkoaren 50. urteurreneko erakusketa ibiltaria aurkeztu da

“50 urte inklusioa bermatzen” erakusketa Orona Ideon hasi zen eta Gipuzkoako udalerri askotan zabalduko da 2022an zehar.

Ortuko landara eta lore azoka berezia Seber Altube Plazan larunbatean, maiatzak 21

9:00etatik 14:00etara izango da. Azokarekin batera lorategi eta ortu bertikalak etxean egiteko tailerra antolatu da.

Parte hartu PTGaraiaren XV. urteurreneko argazki lehiaketan

Argazki-lehiaketaren gaia GARAIA eraikinaren XV. urteurrena da, izen bereko teknologia-parkearen egoitza nagusia

Sorosleen lan poltsa osagarria sortuko du Udalak

Arrasateko Udalak 2020 urteko sorosleen lan poltsa handitzeko oinarriak onartu ditu.