Albisteak
Gazteentzako ikasteko gela autonomoa jarriko du martxan Udalak Kulturaten
09:00etatik 01:30era etengabe egongo da erabilgarri eta txartel elektronikoarekin sartu beharko da. Urriaren 28an txartelak eskatzeko epea irekiko da, eta azaroaren 4an jarriko da martxan zerbitzu berria.
Solasaldia: Haurdunaldi subrogatuen analisi feministak eta kuirrak
Solaskideak: June Fernandez: “Aingeruak eta neskameak. Haurdunaldi subrogatuen analisi feministak” liburuaren egilea eta kazetaria eta Borja Muñoz Arrastia (EHGAMeko kidea eta sexologoa). Urriaren 29an, martitzenean, 18:30ean, Kulturateko Areto Nagusian. Euskaraz
Udalak 146 bizikletentzako aparkalekuak eta bizikletak konpontzeko 3 gune berri jarri ditu
Guztira 73 arku jarri dira 11 gune berrietan, ohiko bizikletentzako 138 aparkaleku eta 8 kargako bizikletentzako.
Arrasateko Udalak dagoeneko onartu du arbolapeta eremuan kamioi dendetatik kaleko salmentak arautuko duen plegua
Eskabideak aurkeztu behar dira 15 egun naturaleko epean, iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean agertzen den hurrengo egunetik kontatzen hasita
Udal Gobernua eragile eta alderdiekin bildu da Udalatxeko gurutzearen inguruko informazioa partekatu eta adostasunak lortzeko
Udalak ez du aurreikusten gurutze berri bat eraikitzea Udalatx mendian, natur gune izendapena duelako 2016 urtetik.
Bertso-Pilota izango da estreinakoz Arrasaten datorren urriaren 26an
Sarrera doakoa izango da eta ekimena 18:00etan hasiko da. Euskal kulturaren ondare diren pilota eta bertsoa uztartzen ditu ekimen honek.
“Santamas 2024” kaleko salmenta lizentziak emateko prozedura arautuko duen plegua onartu du Udalak
Izena emateko epea urriaren 14 ean hasi eta azaroaren 6an bukatuko da
Markuleteko bidegorria itxiko da bihar eta etzi, FAGOR Ederlan enpresak bidegorri ondoko zuhaitzetan egin beharreko lanak direla-eta
Lanak urriaren 16an eta 17an egingo dira, 8:00etatik 17:00etara.
Udalak 5 langabe kontratatuko ditu
Lanbideren Enplegua Sustatzeko Programaren baitan
Jaizale jabetza publikokoa izango da aurrerantzean, Gorripideak Arrasateko Udalari dohaintzan eman ostean
Dohaintzaren baldintza bakarra, honen erabilera, proiektu sozialetara bideratzea izan da. Maider Morras alkateak eskerrak eman eta lokala “Arrasateko ehun soziala indartzeko” baliatuko dela adierazi du.
Sagarrarekin egindako produktuen dastaketa bertako produktuen azokan, urriaren 19an
Azoka urriaren 19an izango da Seber Altube plazan, 9:00etatik 14:00etara. Azokarekin batera, Sagarrarekin egindako produktuen dastaketa antolatu da.
Trafiko mozketa eta norabide aldaketa Etxetxikiak kalean, astelehenean, urriak 14
Etxe Txikiak kalean dauden arketak konpontzeko lanak egingo ditu Iberdrolak datorren astelehenean, hila 14. Ondorioz, kalea itxi beharko da eta norabide aldaketak izango dira bertako erabiltzaileentzat. Lanen iraupena 8:00etatik 15:00etara izango da.
Udalak 4 langabe kontratatuko ditu
Lanbideren Enplegua Sustatzeko Programaren barruan
Azken egunak 2025eko egutegiaren argazki lehiaketan parte hartzeko
Argazkiak bidaltzeko epea datorren martitzenean amaituko da, urriaren 15ean
Arrasateko landa lurrak erosteko prozesua ireki du Udalak, “bertako bioaniztasuna berreskuratzeko” asmoz
Landa lurren jabeek beraien eskaintzak aurkezteko aukera izango dute azaroaren 8ra arte
Nerabeen osasun mentala lantzeko jardunaldiak aurkeztu dituzte Udalak eta San Juan de Diosek
Jardunaldiak urriaren 18an izango dira, 9:00etatik 14:00etara, Kulturateko Areto Nagusian. Jardunaldiak doakoak eta irekiak izango dira pertsona guztientzat.
Dolu perinatalaren inguruko tabuaren apurketa: kontzientziazioa eta elkartasuna indartzen
Bi hitzordu garrantzitsu izango dira gaiari lotua, urriaren 15 ean elkarretaratzea eta 17an “Dolu Perinatala Ikusgai” ekimena JAMEn
Gipuzkoako adinekoen martxa Arrasatera itzuliko da urriaren 19an, 18 urteren ostean
7 kilometroko martxa egingo dute, eta, ondoren, Musakolako kiroldegian bazkari herrikoia egingo dute.
Abisu laranja haizeagatik Arrasaten bihar, asteazkena
Arrasateko Udalak, Monterron eta Santa Barbara parkeak itxiko ditu
Autobus berria eskuratu du Udalak
Bihar hasiko da funtzionamenduan
Arrasate Maritxu Kajoi. Gaueko zerbitzuak.
Urriaren 4a. Maritxu Kajoi. Errefortzuak eta gaueko zerbitzuak.
Testing zerbitzua Maritxu Kajoi egunean
Maritxu Kajoi egunean
“Arrasatearron bizi kalitatea hobetzeko” epe luzeko Mugikortasun Jasangarrirako plan berria aurkeztu du Udalak
Gobernuak auzoz auzo aurkeztuko du proposamena datozen asteetan, herritarren parte hartzea sustatzeko. Arrasate “herri eroso eta bizigarri” bilakatzeko helburuarekin diseinatu da plana; horretarako, lehentasuna emango zaie oinezkoei eta bizikletei. Autobus geltoki berria non kokatu erabakitzeko, udalak galdeketa egingo du, herritarrek zer iritzi duten jakiteko.
Arrasateko Udalak doako taxi zerbitzua jarriko du Maritxu Kajoi egunean baserri auzoetako bizilagunentzat
Martxan egongo da egubakoitzeko 22:00etatik zapatuko 08:00ak arte. Zerbitzuak bakar-bakarrik hartuko ditu baserri auzoekin konexioak egiteko bidaiak, doakoa izango da eta 688 73 52 23 telefonora deitu beharko da (egubakoitzean 21:30etik aurrera).
Trafiko mozketak eta TAO zerbitzuaren etetea Maritxu Kajoi egunean
Otalora eta Zarugalde kaleak itxita egongo dira trafikorako, garajeetako bizilagunentzat izan ezik. TAOri dagokionez, berriz, herri osoan etengo da arratsaldean.
Udal Euskaltegiak kantuz eta umoretsu hasiko du ikasturtea
Maritxu Kajoi bezperan, urriaren 3an, kantu festa eta mokadutxoak izango dira Kulturolan
Emakume Txokoak baliabideak jarri ditu Maritxutan indarkeria matxistari aurre egiteko
Arretarako telefonoa 688 809 137 telefonoa izango da, eta, arreta gunea, berriz, Gazte Bulegoan egongo da. Informazio gunea: Arbolapetan, 18:00etatik 00:00etara.
San Kristobal hilerriko nitxoak
2025eko otsailaren 1etik aurrera gorpuzkiak aterako ditu Arrasateko Udalak
Mondragon City Challenge Ekintzailetza Kooperatiboko Nazioarteko Lehiaketaren 3. edizioa aurkeztu dute
Izena emateko epea 2024ko urriaren 25ean amaituko da. Udalak “Ekintzailetza kooperatiboarekin konpromisoa” erakutsi du.
Oraindik plaza libre batzuk daude Hizkuntza Eskola Ofizialaren Arrasateko gela desplazatuan
Eibarko Hizkuntza Eskola Ofizialaren ikasturtea, Arrasateko gela desplazatuan, Arimazubi plazan, urrian hasiko da.