Albisteak

Sarea sendotuz badator Debagoieneko II. erreka auzolana

Herri bakoitzeko eragileek eta norbanaokoek Elorregin aurkeztu dute urriaren 21ean gauzatuko den auzolana. Aurkezpenarekin batera izen ematea ireki da, eta azaldu dute herri bakoitzak zer asmo duen.

Arrasateko Udalak 30.000 euro bideratuko du Bono-denda 2023 kanpaina bultzatzeko, tokiko merkataritzaren alde

Kanpaina hori abian jarriko da Eusko Jaurlaritzak sustatuta, eta Arrasateko herriari dagokion bono kopuruari gehituko zaio beste 3.000 bono gehiago, udalak finantzatuta.

Udalak 2 gazte langabe kontratatuko ditu

Lanbidek eta Europar Batasunak gazte langabeak kontratatzeko deialdia finantzatuko dute, Euskal Autonomia Erkidegoko EGF Plus 2021-2027 Programaren esparruan.

Ur mozketa San Andres inguruan gaur gertatutako matxura bat dela eta

Ur mozketa eguerdian egingo da, 14:00etatik 19:00ak arte.

Arrasateko Udal Bibliotekak egitarau askotarikoa antolatu du Liburutegien Egunaren harira

Liburutegien Egunaren harira, urrian hainbat jarduera egingo da: haurrentzako filosofia tailerra, STEAM tailerra familientzat eta giza bibliotekaren jarduera.

Arrasateko Udalak onartu berri du Santamasetan kaleko salmenta lizentziak emateko prozedura

Izena emateko epea urriaren 9an hasi eta azaroaren 6an bukatuko da.

Udalak 13 langabe kontratatuko ditu

Lanbideren Enplegua Sustatzeko Programaren barruan

Monterron parkeak Nhil, Mirua eta DJ Kiliki Frexkoren erritmoan dantzatuko du zapatuan

Gipuzkoan Gazte Tour ekimenaren eskutik, aipatu hirurek osatuko dute gazteei zuzenduta Monterronen eskainiko den kontzertua, musika eta arte eszenikoak Arrasateko gazteei eta nerabeei gerturatzeko.

Trafiko mozketa Makatzena kalean, irailaren 29an, egubakoitza

Goizeko 08:00etatik 19:00ak arte izango da, esparruko eraikin baten birgaitze lanak direla eta.

Arrasateko Udalak herritarren iritziak jaso gura ditu irisgarritasun, efizientzia energetiko eta bizigarritasun baldintzak arautzen dituen ordenantzaren artikulu bat berridazteko

Hain zuzen, ordenantzaren 6. artikulua berraztertu eta berridatzi gura du, eta, horretarako, herritarrek ekarpenak egin ahal izango dituzte udalaren webgunean, urriaren 16ra arte.

Gipuzkoan Gazte Tour Arrasaten izango da irailaren 30ean, gazteei zuzenduriko kontzertu batekin

Arrasaten izango diren artista zein taldeak Nhil, Mirua eta DJ Kiliki Frexko izango dira, eta kontzertuko sarrera doan izango da.

Udalak 10 langabe kontratatuko ditu Santa Teresa-Doneztebe enplegu formakuntzako programaren barruan

Planak jasotzen ditu Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailaren lankidetza eta laguntza, eta Lanbiderekin elkarlanean abiatuko da.

Aurten ere pintura ikastaroa eskainiko da Kulturaten

Izen ematea irailaren 18tik 20ra egongo da zabalik eta matrikula Kulturateko pintura gelan bertan egin ahal izango da, 17:00etatik 19:00etara.

Amaia antzokiko egitaraua bertan behera geratu da hall-eko sabaia behera etorrita

Sabaia erortzearen arrazoien artean daude: ekaineko euriteak, egitura akatsak eta azken urteetako mantentze gabezia.

Agerre eta Santa Teresa kaleen aldi baterako trafiko itxiera

Musakolako igogailuak muntatzeko obren ondorioz

‘Harriak’ programaren ‘Guacamayo’ erakusketa Kulturaten irailaren 15etik urriaren 13ra

"Harriak" arte garaikideko programa bat da, helburu duena bitartekaritza, erakusketa eta dibulgazio artistikorako espazio berriak prestatzea.

Emakume Txokoan ateak ireki ditugu abuztuko atsedenaren ondoren. Ohiko zerbitzuak martxan ditugu eta udazkeneko plangintza berria ere prest dugu jada.

20 urte betetzen dira aurten Emakume Txokoak bere ibilbidea hasi zuenetik; ilusioz ekin genion bideari 2003an, eta ilusio horrekin jarraitzen dugu lanean, bide lagun ditugun eta izan ditugun emakume* eta eragile feminista guztien parte hartzearekin.

Datorren astean Eskolara Oinez ekimena abiatuko da

Ekintza egingo da Arrasate Herri Eskolako ikasleekin.

Ate irekien saioak Musakolako kiroldegian eta Uarkapen

Izena emateko deitu 943 25 20 30 telefonora, bidali mezu elektroniko bat kirola@arrasate.eus helbidera, edo bisitatu kirolaonline.arrasate.eus webgunea.

Haurrentzako pizza tailerra eskainiko da ikasturteko bertako produktuen lehen azokan

Ekimena datorren zapatuan egingo da, irailaren 16an, 11:00etan, eta hor parte hartzeko, izena eman beharko da aurrez.

San Andres kalea aldi baterako itxita bizikletentzat, Uribesalgo urbanizatzeko obrak direla eta

Erabakia hartu da lurraren baldintzen ondorioz sortu litezkeen segurtasun arazoak saihesteko, asfaltatu barik dago eta. San Andres kalea oinezkoentzat bakarrik izango da zabalik.

Abiatu da ikasturte berria Arrasateko Ludoteketan eta Gaztetxokoetan

Okendo, Santamaña eta Usaetxeko ludotekek irailaren 11n irekiko dituzte ateak , astelehenetik egubakoitzera, 17:00etatik 20:00ak arte.

Datozen asteotan Aramaio errekako horma bat konponduko da

Aurreikusi da konponketa lanak irailaren 7an hastea eta hilaren amaieran amaitzea.

Oreixe Akustikoa musika zikloa egingo da Arrasaten irailaren 8tik 17ra, sei emanaldirekin

Zuzeneko emanaldi akustiko hauek Kulturatetik Juan Arzamendi Musika Etxeko (JAME) Auditoriumera pasatuko dira, “bertan estreinatutako Auditoriuma punta-puntako espazioa baita zuzeneko emanaldi artistikoetarako”

Konpondu da telefono matxura

Gaurtik aurrera Udaletxeko telefonoak martxan daude berriro

Udaletxeko telefonoa hondatuta

Iturbide Egoitzan egiten ari diren obren ondorioz, Udaletxeko telefono linea nagusiak matxura bat izan du.

Musakolako igerilekuko aldageletan egin diren hobetze eta mantentze lanak amaitzear daude

Aldageletako zorua berritu da, eta, bide batez, segurtasuna eta funtzionamendu egokia bermatzeko lanak egin dira. Gaurtik aurrera erabilgarri egongo da mutilen aldagela; emakumeena, berriz, abuztuaren 19an irekitzea aurreikusten du udalak.