Albisteak
Gaixotasun mentala duten pertsonen familiarrentzako ikastaroa
Nahasmen mentala edo psikiatrikoa duen pertsonaren arreta edo elkarbizitza zeregin zaila izan daiteke, eta batzuetan, familia arteko giroa egoera kaotiko batera eraman dezake familia arteko harremanak ezegonkortuz

Etorkinentzako Harrera Zerbitzua
Arrasateko Udalak, Ekin elkartearekin elkarlanean, etorkinentzako harrera zerbitzua mantenduko du irailetik abendura bitartean. Azken urteetan zerbitzu hau Ekin elkarteak eman du.

Langabetuentzako IKASTAROA: SALTZAILE TEKNIKOAK
Arrasaten emango den langabeentzako SALTZAILE TEKNIKOAK ikastarorako plaza libreak gelditzen dira oraindik. Informazio gehiago edo ikastaroan izena emateko jarri kontaktuan Arrasateko Udaleko Enplegu Zerbitzuarekin 943 25 20 70 telefono zenbakian.

Lan eskaintza
Ofizial galdaragilea (errelebo kontratua) eta euskaltegiko irakasleen lan-poltsa.

Zuhaitzen egurra aprobetxatzeko aukera
Zerrenda bat osatuko da Udalak botatzen dituen zuhaitzen egurra erabili nahi duten herritarrekin. BAZen eman daiteke izena, uztailaren 31ra arte.

Udalari ordainketak egiteko zenbait modu
BAZeko diru makina bi urtez martxan izan ostean zerbitzuz kanpo utzi da zenbait intzidentzia sortu direlako. Udalari ordainketak egiteko beste hainbat modu eroso ere badira; horien inguruko informazioa azaltzen da albiste honetan.

Hileta zibiletan “borondatezko hizlari” izateko deialdia
Udalak zerrenda osatuko du gune publikoko hiletetan borondatezko hizlari izateko prest dauden herritarrekin. Interesatuek uztailak 1-31 bitartean eman dezakete izena BAZen

Ekainean langabeziak behera egin du Debagoienean
Goienak argitaratutakoaren arabera, ekainaren bukaeran 32 langabe gutxiago daude Arrasaten, maiatza bukaerako datuarekin alderatuta.

EAEko ekonomiaren urteko txostena 2011
Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Saileko Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzak eginiko txostena.

San Juanetan kalez kaleko salmenta postuen behin-betiko titularren zerrenda
Behin-behineko titularrek, pleguan eskatzen diren agiri guztiak aurkezteko, hamar eguneko epea dute: ekainaren 5tik 15ra arte, biak barne
SAN JUANETAKO GAUEKO AUTOBUSA
Urteroko legez San Juan jaietan gaueko zerbitzua izango da inguruko herrietara.

Web helbide berria Enplegua eta Garapen Ekonomikoko Sailerako
Arrasateko Udalak web gune berria garatu du Enplegua eta Garapen Ekonomikoko gaiak jorratzeko. Gaur aurkeztu zaio gune berria prentsari, Emakume Txokoa eta Aukeakoekin batera.
"Kooperatibak krisiaren aurrean" jardunaldia Garaia Berrikuntza Gunean
2012-06-13. Gaur goizean Garaia Berrikuntza Gunean, Forokoop Kooperatiba Eztabaidarako VI Foroan, kooperatibek krisialdiari aurre egiteko abiatutako bideak aztertu dira.

Gurasoentzako hitzaldia: Aisialdiaren garrantzia familian
Udal Prebentzio Zerbitzuak, familia testuinguruak hobetzera begira, gurasoen hezkuntza-lanari babesa emateko antolatzen dituen hitzaldien artean, LHko gurasoei zuzenduta hitzaldia antolatu du.
"SAN JOSEPE KALEA BERRIRO URBANIZATZEKO PROIEKTUA" hasiera baten onartu du Tokiko Gobernu Batzarrak
Tokiko Gobernu Batzarrak, 2012ko maiatzaren 14an egindako bileran "San Josepe kalea berriro urbanizatzeko proiektua" hasiera batean onartu du.

Zabalik da epea Toki-Argi Jubilatu Etxearen taberna ustiatzeko lehiaketan izena emateko
Eskabideak BAZen aurkeztu behar dira apirilaren 7a arte