Albisteak

Arrasateko Udala urgentziazko konponketa lanak egiten ari da Antoñako frontoian

Udal langileek segurtasuna bermatzeko lanak abiarazi dituzte, ezker paretan zati batzuk jausita. Lan horiek amaitu ostean, egin beharreko lanak identifikatuko dituzte, eta konponketa lanekin hasiko dira.

Hauteskunde mahaietako zozketa bihar izango da, martxoaren 21ean

Hauteskunde mahaira bertaratu beharko dira soilik udal langileen jakinarazpena jasotzen duten hautesleek.

Arrasateko Udalak 'udaberriko turismo eskaintza' liburuxka argitaratu du.

Bisita historiko-kulturalak, mendi ibilaldiak eta bestelako eskaintzak jaso ditu eskaintza eskuorrian. Egitasmo guztiak egingo dira martxo amaieratik ekain amaierara.

Mugikortasun Plana berritu eta eguneratzeko, neurketak egingo dituzte aste honetan

Neurketak egingo dira martxoaren 18tik 22ra. Herritarren partaidetza prozesua apiril amaieran hasiko da.

Abian da 2024ko San Juan jaietako kartel lehiaketa

Lehiaketa zabalik dago Debagoienean eta Aramaion erroldatuta dauden biztanle guztientzat, eta kartelak 2024ko apirilaren 27ra arte aurkeztu ahal izango dira. Saria 750 eurokoa izango da.

Arrasateko Udalak dirulaguntza deialdia ireki du aisialdi eta kirol programetan haurren parte hartzea sustatzeko.

Udalekuetan edo udako kirol campusetan herriko haurren parte hartzea sustatzea xede duen dirulaguntza lerroaren deialdia aurreratu du Arrasateko Udalak, dagoeneko irekita baitago hainbat udalekutan izena emateko epea.  Baldintzak betetzen dituzten familiek %90eko deskontua jasoko dute matrikularen ordainketan, gehienez ere 200 €-raino.

“Emakumeen Eskuz Binakako Master Laboral Kutxa” pilota txapelketaren finala Uarkapen egingo da martxoaren 17an

Sarrera doakoa izango da, edukiera bete arte. Emakumezkoen Binakako Final Nagusia Arrasaten egitearen garrantzia azpimarratu dute antolatzaileek eta udal ordezkariek.

Udaleko Osoko Bilkurak kale garbiketarako baldintza berriak onartu ditu

Alde bozkatu dute EH Bilduk, Elkarrekin Arrasatek eta PSE-EEk, kontran, berriz, EAJk. Udal Gobernuak helburu nagusi bi jarri ditu: gutxiago zikintzea eta hobeto garbitzea.

2024ko martxoaren 8rako Arrasateko Udalaren Adierazpena

Arrasateko Udalaren Adierazpena, 2024ko martxoaren 8a dela-eta

EKKO proiekturako hezitzaileak prestatzeko, dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik

Arrasateko Udalak 2023ko otsailean EKKO (Eskola Kirola Komunitatea Osasuna) egitasmoa martxan jarri zuen, Arrasate Herri Eskola, Arizmendi Ikastola, Txatxilipurdi Elkartea, Leintz Eskola Kirola eta San Juan de Dios ospitalearekin lankidetzan.

“Elkar zainduz aurrera goaz” lemapean aldarrikatuko dute Emakume Txokoak eta Arrasateko Udalak martxoaren 8a

Egitarau zabala, eta eragile ezberdinekin elkarlanean, antolatu dute aurtego martxoak 8ko egitaraua.

Arrasateko Udalak 2023-2027 Gobernu Planaren aurkezpen saioen balorazio positiboa egin du, eta eskerrak eman die herritarrei

Udalak uste du aurkezpen huts bat baino gehiago “elkarri entzuteko” espazioak ireki direla, eta eskerrak eman die herritarrei parte hartzeagatik.

Arrasateko Udalak tailerra antolatu du pornografiaren inguruan, martxoaren 14an

Guraso eta hezitzaileentzat tailerra izango da, martxoaren 14an, 18:00etan

Arrasateko Udalaren adierazpen instituzionala

Arrasateko Udalaren adierazpen instituzionala, atzo herrian izandako lan istripu hilgarriaren aurrean.

Udal Gobernuak “inprobisazioa eta alderdikeriaz jokatzea” leporatu dio EAJri

Gobernu Planean ekarpenak egiteko aukera ireki zitzaien alderdiei, eta EAJk ez zituen ekarpenik egin

Udal Gobernuak ‘2023-2027 Gobernu Plana’ aurkeztu du herritarren eta eragileen aurrean

Udal Gobernuak 2023-2027 agintaldirako Gobernu Plana aurkeztu du. 70 proiektu estrategikotik gora jasotzen dituen txostenak exekuzio plangintza bat aurreikusi du 4 urtean gauzatzeko. Dokumentua eskuragarri dago arrasate.eus webgunean. Aurkezpen ekitaldian herritarrak zein talde eragileetako ordezkariak bildu dira gobernukideen azalpenak entzuteko.

Amaia Antzokia eraberrituko du Arrasateko Udalak

Amaia Antzokiaren beharren memoria txostenak antzokia berritzeko beharra mahaigaineratu du

Udal gobernu taldeak ‘2023-2027 Gobernu Plana’ aurkeztuko du datorren otsailaren 19an

2023-2027 Gobernu Planak 70 proiektu estrategikotik gora aurreikusten ditu lau lan ildo nagusitan.

Trafiko mozketa Azoka kalean otsailaren 15ean

Seber Altube plazan dauden lur azpiko edukiontziak behin betikoz ixteko lanak egiteko, Azoka kalea trafikoari itxita egongo da otsailaren 15ean 8:00etatik 14:00etara.

Eskualdeko alkateek bigarren bilera egingo dute Gipuzkoako Foru Aldundiko mugikortasun arduradunekin

Mugikortasun Antolaketa Plana egiteko beharren identifikazio lanetan aritu dira eskualdeko herriak, eta hori izango da bileran alkateek aurkeztuko dutena.

Zuntz optikoa Alde Zaharrean ezartzeko obrak 6 hilabetez luzatuko ditu Udalak, etxe gehiagotara zabaldu ahal izateko

Hasiera batean 85 atarik eman zuten izena zuntz optikoa ezartzeko, baina lanek aurrera egin ahala zenbaki hori gehitzen joan da, eta 109 atarik izango dute sarbidea.

Inauteri bateratuak ospatuko dituzte lehen aldiz Arrasate Herri Eskolako eta Arizmendi Ikastolako haurrek

Hiru gune nagusitan banatuko dira inauteri bateratuak ospatzeko: Uribe-San Andres, Erdigunea eta Musakola.

Aurpegirako makillaje naturala egiteko tailerra otsailaren 17an, bertako produktuen azokan

Azokako bezeroen artean tokiko produktuen saski bat zozketatuko da

Arrasateko Bizikidetza eta Aniztasunaren II. plana aurkeztu du Arrasateko Udalak

Bigarren plan honek 16 lan ildo eta 24 ekintza zehatz jasotzen ditu

Udalak 8 langabe kontratatuko ditu Basolan II enplegu-formakuntza programaren barruan

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eta Europako Gizarte Funtsaren baterako finantzaketa – EAE-ko EGF Plus 2021-2027 Programaren esparruan–

Ohiturari eutsiz, belaunaldi berrietara ireki nahi da Santa Ageda, eta dei egin dute domekan parte hartzera

Bigarren urtez beterano eta gazteak elkartu, eta kantuan irtengo dute Arrasateko baserrietara, auzoetara eta erdigunera