Albisteak

Lantokietara oinez edo bizikletaz joatea sustatzeko programa abiatuko dugu Debagoienean

Debagoienean egingo da lehenengo aldiz horrelako programa bat. Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera, Arrasateko, Eskoriatzako, Aretxabaletako eta Oñatiko Udalek inplikatu gara urriaren 1ean hasiko den kanpaina honetan

Ferixalekuan doako TAO jarriko da

Jendaurrean dago Ferixalekuan doako TAO jartzea proposatzen duen ordenantzaren aldaketa puntuala.

Aurtengo udan ere helduentzako kirol eskaintza fresko eta osasuntsua

K-Stretch, Nordic Walking eta Aquarunning dira aurtengo hiru nobedadeak eta sasoiko egoteko beste hamaika aukera ere badira udako kirol eskaintzan, denen beharretara egokitu diren ordutegiekin.

Sanjuanetako egitaraua aurkeztu dugu Txatxilipurdiko lagunekin batera

Arrasateko kultura zinegotzi Kepa Urteagak eta Txatxilipurdi elkarteko kide Nerea Gabilondok aurkeztu dute aurtengo Sanjuanetako egitaraua, Eguzkilaruren laguntzarekin.

Arrasateko enpresetan herriko langabeak kontratatzeko diru laguntzak

Udalak, programa honekin, 2014an zehar egindako kontratuak lagunduko ditu. Diru laguntza jasotzeko, enpresek lantokia Arrasaten izan behar dute eta kontratatutako langabeak Arrasaten erroldatutakoak. Eskaerak BAZen aurkeztu daitezke jadanik.

Gaur online reputazioari buruzko hitzaldia eta bihar Lan elkarrizketa tailerra Kulturaten

Ekainaren 19an ospatuko da Lanbai enplegu azoka MUk Polo Garaian duen egoitzan. Azokarekin lotuta, gaur Online reputazioari buruzko hitzaldia izango da Kulturaten eta bihar Lan elkarrizketen tailerra.

Kontserba tailerra Jakionen eskutik

Ekainaren 21ean, Baserritarren Azoka Bereziak barazkiak ontziratzeko tailer bat ekarriko digu, Jakionek gidatuta.

Hirigintza teknikari bat hautatzeko deialdia egin du Udalak

Ordezkapen lanak egingo ditu aldi batez, eta bere egitekoek mugikortasunarekin zerikusia izango dute.

Errekarekin zerikusia duen antzinako argazkirik ba al duzu?

Mankomunitatea errekari buruzko antzinako argazkien erakusketa bat antolatzen ari da herri ezberdinetan, “Ura eta Erreka Deba Ibarrean” astearen barruan.

Kanpoko igerilekuak ekainaren 19an (osteguna) zabalduko ditugu

Ekainaren 19tik irailaren 14ra arte egongo dira zabalik Musakolako kanpoko igerilekuak, 10:00etatik 20:30etara. Udako denboraldia berrikuntza nabarmenekin dator aurten, zerbitzua hobetzeko asmoz.

'K-Stretch' gunea irekiko dugu Arrasateko Uarkape pilotalekuan

Datorren uztailaren 1etik aurrera gorputzaren postura eta oreka lantzen dituen K-Stretch metodo berritzailea eskainiko dugu Udal Kirol zerbitzuetatik. Ekainaren 17an metodoa azaltzeko saio praktikoak eskainiko ditugu Uarkapen, Danilo Barzio (metodoaren asmatzailea) bertan izango da zalantzak argitzeko.

Arrasaten Gipuzkoako 3.EkoCenterra inauguratu dugu

Berrerabilpena eta ekonomia solidarioa sustatzeko ireki du Emaúsek. Arrasateko Udalak 2.600 metro karratuko lokala utzi dio eta Foru Aldundiak 551.000 euro jarri ditu proiektu honetan

Herrigune Historikoa Erabat Birgaitzeko Plan Berezia web orrian ikusgai

Arrasateko Udalak bere weborrian jarri du Arrasateko Herrigune Historikoa eta Errabalak erabat birgaitzeko Plan Bereziaren Testu Bateratua.

Arrasateko Udalak eta Mondragon Unibertsitateak elkarrekin eragingo dute gazteengana enplegua hurbiltzeko.

Elkarlan hitzarmen bat sinatu dute Lanbai enplegu azoka elkarrekin antolatzeko. Alkateak azpimarratu du hitzarmen honek enpleguan eta garapenean elkarrekin eragiten jarraitzeko ateak zabaldu dituela.

Ekintzaileentzat tailerrak uztailean

Debagoieneko Garapen Agentziak antolatuta, 2014ko uztailean zehar hainbat tailer egingo dira, ekintzaile berriei zuzenduta.

SAN JUANAK 2014 kartel irabazlea.

Aurtengo San Juan jaiak iragarriko dituen kartela aukeratu du Udalak

Arrasateko alkatea: “Iosurekin egiten ari direna eskandalagarria da eta bere bizitzaren azken fasea duintasunez igarotzen uztea eskatzen dugu”

Gaur eguerdian Iosu Uribetxeberria bisitatzen izan dira Arrasateko alkate, Inazio Azkarragaurizar eta Udal Gobernuko bozeramale, Maider Morras, Euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko Arrasateko Herri Bilguneko kideek lagunduta

Debagoienean pixoihalak murrizteko egitasmoa

Programa hau estrategikoa izango da errefusa osatzen duen gairik delikatuenetako bati neurri prebentiboa ezartzeko, bestelako bizi eredu bat garatuz, haurrengandik hasita.

GURE ESKU DAGO giza kateak Arrasate gurutzatuko du igandean.

Ekainaren 8an, 09:30etatik 14:30ak bitartean ibilgailuen trafikoa eten egingo da herriko zenbait kaletan. Halaber, ibilgailuak erretiratu egin beharko dira zapaturako Muxibar eta Monterron inguruan eta Ferixalekuan.

Elkarlana eta milioi erdiko inbertsioa Arrasaten enplegua sortzeko

Arrasateko Udalak enplegua sustatzeko plana gauzatuko du 2014an zehar. Langabetuek, Udalak, enpresek eta unibertsitateak, guztiek elkarlanean, parte hartuko dute herrian enplegua suspertzeko.

Musakolako Jubilatu Etxeko taberna ustiatzeko lehiaketa deitu du Udalak

Interesatuek ekainaren 7ra arteko epea dute izena emateko

Langabezian dauden 13 pertsona kontratatzeko hautaketa

Lanbide-rekin elkarlanean egin du deialdia udalak

Gazteria Sailak Astronomia ikastaro bat antolatu du

Oinarrizko ikastaroa izango da, eta helburua da astronomia eta eguzki/izarren hasierako gerturatze eta ezagutza bat izatea

Hondakinen informazio bulegoa zabaldu dugu BAZen

Bulegoa astelehenetik ostiralera izango da zabalik.

“Bidezko Merkataritzako dastaketa” zapatuko Baserritarren azokan.

Larunbat honetan (maiatzak 17) Sebero Altuben 10:00etatik aurrera egingo den Baserritarren Azokan, “Bidezko Merkataritzako dastaketa” ere izango da.

Hiri hondakinen bilketa modua aldatzeko beste urrats bat emango dugu Arrasaten

Jadanik kendu dira barreiatuta dauden edukiontzi berdeak eta lauko edukiontzi guneak ezarri dira. Azaroan, berriz, edukiontzi berdea kendu eta beste bi edukiontzi berri jarriko dira guneotan: marroia (organikoaren bilketarako) eta grisa (errefusaren bilketarako).

Itxiturak egiteko tekniken inguruko ikastaroa antolatu da

Fraisoro Eskolarekin, Hazik eta Arrasateko Udalak elkarlanean antolatu dute ikastaroa eta jadanik izena emateko epea zabalik dago. Plazak mugatuak dira eta Arrasatearrek izango dute lehentasuna.

"Debagoieneko Erosketa Bonuak" martxan

Bono bakoitzak 20€tako prezioa izango du, eta eskualdeko saltokietan 25€tako erosketak egiteko balioa izango du.

Bildu, Aralar, EAJ-PNV eta PSE-EE alderdiek Adierazpen instituzionala adostu dute Bidezko merkataritzaren alde

Arrasateko Udaletik Bidezko Merkataritzaren aldeko apustua egiten dugu kontsumo kontziente eta arduratsuaren praktika bat bezala. Ganorazko gero bati begira, praktika honek herritarren artean kontzientzia kritiko bat sortu dezan.

SAN JUANAK 2014 kartel lehiaketarako arauak argitaratu ditu Udalak

Udalak 2014ko San Juan jaietako kartel lehiaketa antolatu du.