Albisteak

Plan orokorra hasiera baten onartu du Udal Plenoak

Orain plan orokorra jende aurrean jarriko da, interesatuek dagozkien alegazioak aurkez ditzaten

Zabalik da epea Arbolapeta aldean kamioi dendak jartzeko lizentzia eskatzeko

Eskabideak BAZen aurkeztu behar dira, azaroaren 4tik abenduaren 1a bitartean

Kurtzetxiki biziberritzen dabil Udala

Udala Kurtzetxiki mendia biziberritzeko egitasmo bat gauzatzen dabil. Hiru helburu ditu egitasmo honek: Lehen sektorea bultzatzea, bertan dagoen artadi basoaren ekosistema balioan jartzea eta Kurtzetxiki herritarrengana hurbiltzea, paseoan edo bizikletaz bertora joan daitezen

2015 Urterako TAO txartelak berritu beharko dira

2015eko urtarrilaren 2tik aurrera aparkatzeko, txartel berriak izan beharko dituzte egoiliarrek.

Lanera bizikletan joateko hainbat baliabide eskura

Atzo aurkeztu genien herritarrei “Lanera bizikletan” proiektua, bertara etorritakoek ekarpen eta iradokizun asko egin zituzten, bizikletaren erabilerari bultzada ematen lagundu asmoz.

Bizikleta mahaia fin hasi da lanean

Atzo bildu zen lehendabizikoz Bizikleta mahaia eta “Etxaluze-Musakola” bizikleta bideari buruz Arrasatearrek egindako ekarpenak aztertzen aritu ziren. Datorren asteazkenean izango da hurrengo bilera.

Lanera bizikletan kanpaina aurkeztuko dugu gaur Kulturaten

Lanera bizikletan joateko herritarrei eskura jarriko zaizkien baliabideak zeintzuk diren azalduko dugu, besteak beste, gaur Kulturateko Jokin Zaitegi gelan, 18:30etan

Debagoieneko Mankomunitateak bi teknikari kontratatuko ditu

Azaroan Debagoieneko Mankomunitateak bi teknikari kontratatutko ditu, energia arloan lana egiteko, 7 hilabetez.

Jubilatuentzat hitzaldi praktikoak hondakinak nola sailkatu azaltzeko

Urriaren azken astean lau jubilatu etxetan emango dituzte hitzaldiak informatzaileek eta Hondakinen Mahaiko kideek. Irudien bidez eta modu praktikoan, hondakinak zelan sailkatu azalduko dute.

“Aitona-amonen funtzioa biloben zaintzan” hitzaldia azaroaren 4an

Gizarte Zerbitzutako prebentzio sailekoek antolatuta, aiton-amonei eta gurasoentzako da hitzaldi hau. Kulturaten izango da 18:00etan eta komeni da aurrez izena ematea.

Ostiral iluntzean espektakulu zirraragarria Herriko plazan

Denis Josselin funanbulistak Herriko Plaza alderik alde igaroko du soka baten gainean ibiliaz, 15 metroko altueran. 19:00etan hasiko da ikuskizuna.

Gaur jarri dugu martxan doako TAO Ferixalekuan.

Berrogeita hamar aparkaleku daude 0.1 gunean, eta helburua da ibilgailuen errotazioa bultzatuz baldintzak erraztea kontsumitzaileak joan ahal izan daitezen erosketak egitera bai Udal azokara, bai erdialdera.

Titulatu berrientzako beken proiektuak banatzeko prozesua hasi da.

Dagoeneko lehenengo elkarrizketak egiteko hitzorduak ematen hasi dira, proiektu zehatzetarako bekadunak aukeratzeko.

Udal azokara iristeko igogailua jarriko da

Azoka dagoen solairura iristeko Mondragones kalean igogailua jarriko du Udalak.

Arbolapetako gaztainondoa datorren astean botako dute

Goizean zehar burutuko dira lanak eta momentu puntualetan Olarte kalea itxita egongo da.

Merkataritza establezimenduko langileak prestatzeko ikastaroa langabeentzat

Arrasateko Udalaren Enplegu Sailak herriko langabeei zuzendutako lanerako prestakuntza ikastaro bat antolatu du, MERKATARITZA ESTABLEZIMENDUKO LANGILEA lanbideari buruzkoa.

Arrasateko Udaleko zinegotzi baten eta bi funtzionarioren aurkako kereila artxibatua

Bergarako Instrukzioko 3. epaitegiak irailaren 26an eman duen Autoaren bidez erabaki du

“Moxal okela osasun eta dieta ikuspegitik” hitzaldia urriaren 16an

Vicky Sarriés, Nafarroako unibertsitateko doktoreak eta Amaia Diaz de Monasterioguren dietistak eskainiko dute hitzaldia, Kulturateko klaustroan.

Gaur hasiko dugu Errekaren astea, “Ura eta erreka Debagoienean” dokumentala estreinatuz.

Urriaren 13tik 22ra, hainbat ekintza izango dira Arrasaten. Egitaraua barruan duzue ikusgai. Urriaren 15a da erreka garbitzeko izena emateko azken eguna.

Zer zuzeneko ikuskizun izango dira Amaia antzokian urritik abendura?

Arrasateko elkarteen presentzia indartsua, kalitatea, aniztasuna eta euskal zinemaren aldeko apustua dira udazkeneko eskaintza kulturalaren ezaugarriak.

Emakumeenganako indarkeriaren aurkako argazki lehiaketa

Azaroaren 25a emakumeenganako indarkeriaren aurkako eguna da. Egun horretan ere emakumeok plazara irteten dugu, eta ozen aldarrikatzen dugu indarkeriaren aurrean tinko azaltzen garela.

Administrazio Orokorreko Teknikaria (Gizarte Ongizate Saileko burua) hautatzeko oinarriak onartu dira.

Izena emateko epea urriaren 7tik 16ra bitartekoa izango da, biak barne.

Bibliotekaren eguna: urriak 24

Urriaren 24a Bibliotekaren eguna dela eta, ekintza desberdinak antolatu ditugu hilabete honetan zehar.

Titulatu berrientzako beka programa ere martxan

Gaur aurkeztu dugu Arrasateko Udalak Saiolanekin elkarlanean atera dugun beka programa. Titulatu berriak diren gazteei zuzendutakoa da eta 2014an zehar garatzekoa.

Zure egoera hobetzen laguntzeko, Arrasateko Gizarte Zerbitzuak bertatik bertara

Txaetako bulego berrietan emango dugun zerbitzua are hobea izango da, kalitatea hobetuko delako: Hurbileko zerbitzua izateaz gain, herritarren pribatutasuna, guztiz bermatuko dugu

Erreka garbiketa auzolanean antolatzeko deialdia

Arrasateko Ingurumen Sailak aurten ere erreka garbiketa egin nahi du auzolanean, Urriaren 18an izango da erreka garbiketa, helburu nagusi batekin: auzolanean arrasatear guztion inplikazioa lortzea