Albisteak

PREBENTZIO ETA GIZARTERATZEKO TEKNIKARIA aldi baterako hautazeko deialdia egin du Udalak
Arrasateko Udaleko Toki Gobernu Batzarrak,ekainaren 17ko bileran, onartu zituen Prebentzio eta Gizarteratzeko teknikaria aldi baterako izendatzeko egingo den hautaketa prozesuaren oinarri-arauak.

Udaixe egitaraua prest!
12-17 urte arteko gazteei zuzendutako udako egitarau berezia. Izena emateko epe berria zehaztu da: ekainak 22.

San Juanetako ekitaldiak balkoitik ikusteko zozketak ba ditu irabazleak
Aurten lehenengo aldiz prozedura irekia ezarri da balkoira igo ahal izateko, hurrengo urteetara begira eredua ezarriz

Gorostizako haur jolas parkea estaltzeko proiektua onartu du Udalak
“Biark Studio, SLP” enpresak aurkeztu duen proiektua izan da jendearen boto gehien lortu duen aukera

SOROSLEEN LAN-POLTSA bat sortzeko deialdia egin du Udalak
Alkatetzak, ekainaren 13an, onartu zituen udako denboraldirako sorosleen lan-poltsa sortzeko egingo den hautaketa prozesuaren oinarri-arauak

Arrasatekin senidetutako Sunchales herritik etorritako bisitari harrera egin dio Alkateak
Sunchales herria kooperatibismoaren eredu da Argentinan, eta horregatik harreman berezia du Arrasatekin

Ekaineko baserritarren azokan, mermeladak egiten ikasteko tailerra antolatu da
Arrasateko Udalak, Jakionen eskutik, tailer bat antolatu du, mermeladak egiten ikasteko

Kirola Kalera eguna
Ekainak 11, larunbatean (11:00tik 14:00ra) herriko erdigunean ospatuko da

Arrasateko Hiri Antolamenduaren Plan Orokor berria argitaratu da
Gure web orriko HAPO 2016 atalean kontsultagarri

2016 urterako diru-laguntza programa
Deialdi irekian izena emateko epea zabalik da

Kiroldegiko Uda kanpaina
Arrasateko Kirol Zerbitzuak abian jarri du 2016ko Uda Kanpaina eta aurten berritasun batekin gainera: ekainaren 15a baino lehen udako abonua edo hileko abonua egiten dutenen artean 7 sari berezi zozketatuko dira

Autoenplegu proiektuak abian jartzeko formakuntza
Debagoieneko Garapen Agentziaren bitartez uztailean ikastaro bat emango da, autoenplegu proiektu bat abian jartzeko asmoa dutenei laguntzeko.

LAGak berraztertzeko parte hartze deialdira gonbidapena
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Saila berraztertzen ari da LAGak, euskal lurraldearen antolakuntza globalerako tresna nagusiak

Arrasateko haurrek eta gazteek Udal plenoan konklusioak eta proposamenak aurkeztu dituzte herriko agintariei
Herriko 6 eta 18 urte bitarteko ikasleek Udal plenora kurtsoan landutako gaia eraman zuten: “bizitzeko herria”.

Arrasateko kultur gunea gero eta gertuago SPRI eta Udalaren arteko hitzarmenari esker
Akordio onek, Arrasaten zein bailara mailan garrantzitsua izango den kalitatezko kultur gunea sortzea ahalbidetuko du, herriko kultur eragileei, arrasatearrei zein kanpotarrei kultur alorrean aukera berriak eskainiko dizkiena

Ideien lehiaketa, Biteriko haur parkea eta Erguingo Itxaropena plaza biziberritzeko
Udalak bi parke hauek biziberritu nahi ditu, eta horretarako prozesu parte hartzaile bat jarri nahi du martxan, ideien lehiaketa bat, alegia

Maiatzeko baserritarren azokako otarra, Maria Bilbaorentzat
Hilero moduan, joan den zapatuan, hileko hirugarrena, baserritarren azoka bukaeran, bertatik pasatako bezeroen artean produktu sorta bat zozketatu zen

Txalaparta ikastaroa
Gazteria Sailak txalaparta ikastaroa antolatu du Ttakun Txalaparta taldearekin batera.

Lan eskaintza: Udaltzainen lan-poltsa
Izena emateko epea, maiatzaren 21etik 30arte

ArraSasoi, “Hamabi hile, hamaika gai”
Martxoan ekin genion “Arrasasoi” ekimenari eta dagoeneko hiru saio burutu ditugu. Datorren astetik aurrera laugarrenari helduko diogu

LANBAI IV. enplegu azoka antolatzeko lankidetza hitzarmena sinatu dute Arrasateko Udalak eta Mondragon Unibertsitateak
Azoka ekainaren 9an ospatuko da MONDRAGON UNIBERTSITATEko Goi Eskola Politeknikoan eta azokaren egitaraua tailer praktiko desberdinekin osatuko da ekainaren 6 eta 8 bitartean

Eskolako Agenda 21 proiektu barruan ikastetxeen arteko foroak ospatu dira Arrasaten
Ikasturte honetan “Bizitzeko herria” gaia lantzen ari gara herriko ikastetxe guztiekin

Azokari buruzko inkesta
500 arrasatearrei inkesta telefonikoak egingo zaizkie

Hemen da Udaixe!
12-17 urte arteko gazte guztientzat uztaileko egitarau berezia prest da jada.

Arrasate Ezagutzen bilduma aurkeztu du Udalak Herri Eskolarekin eta Arizmendi Ikastolarekin batera
Udalak, bi ikastetxeekin elkarlanean landu eta garatu duen bilduma honek Arrasateko historia jasotzen du eta Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzenduta dago. Udalak eskerrak eman dizkie bilduma honen lanketan parte hartu duten guztiei, bereziki bi ikastetxeei eta era berean, arrasatear guztiak herriko historia ezagutzera animatu ditu.

Gazte Bulegoa, Gazte Bermea ekimenaren zentru kolaboratzaile
Gazte Bermea ekimenak gazteei kalitatezko lehen lan edo formazio esperientzia eskaintzea du helburu

Arrasateko udalak eskerrak eman ditu jaso berri duen hiri justua ziurtagiriarengatik
Titulu honen bitartez, Arrasate, Bidezko Merkataritzaren aldeko Gipuzkoako hirugarren herria eta autonomia erkidegoko bosgarrena izan da. Ildo honetatik, Udalak adierazi du, Bidezko Merkataritzan oinarrituta, Arrasate justuago eta solidarioago bat eraikitze aldera lan egiten jarraituko duela, herritarren artean kontsumo kontziente eta arduratsua sustatuz.

Arrasateko alkateak Japonetik etorritako talde bati egin dio ongi etorria
"Learning journey Mondragon and Basque Country" ekitaldia izan zuten Polo Garaian, eta Japoniarrek hainbat enpresara egin zituzten bisitak. Ekintzailetasunarekin lotutako galderak egin zituzten eta elkarlanerako grina adierazi zuten. Era berean Arrasate herriarekiko jakinmina handia izan zen.

"Boluntariotzako elkarteen kudeaketa: Proiektuak eta dirulaguntzak" ikastaroa
Gizarte Zerbitzuek Hezkide Eskolarekin elkarteei zuzenduta ikastaroa antolatu dugu

Arrasate europako EMUSIK jaialdiaren egoitzetako bat izango da
Bi kontzertu egingo dira, lehenengoan San Feliu de Guíxols eta Banyolaseko ikasleek joko dute eta bigarrenean Suitza eta Norvegia –koak, bietan Arrasate Musikal eskolako ikasleak izango dira anfitroiak