Albisteak

Gipuzkoako adinekoen martxa Arrasatera itzuliko da urriaren 19an, 18 urteren ostean
7 kilometroko martxa egingo dute, eta, ondoren, Musakolako kiroldegian bazkari herrikoia egingo dute.

Abisu laranja haizeagatik Arrasaten bihar, asteazkena
Arrasateko Udalak, Monterron eta Santa Barbara parkeak itxiko ditu

Autobus berria eskuratu du Udalak
Bihar hasiko da funtzionamenduan

Arrasate Maritxu Kajoi. Gaueko zerbitzuak.
Urriaren 4a. Maritxu Kajoi. Errefortzuak eta gaueko zerbitzuak.

Testing zerbitzua Maritxu Kajoi egunean
Maritxu Kajoi egunean

“Arrasatearron bizi kalitatea hobetzeko” epe luzeko Mugikortasun Jasangarrirako plan berria aurkeztu du Udalak
Gobernuak auzoz auzo aurkeztuko du proposamena datozen asteetan, herritarren parte hartzea sustatzeko. Arrasate “herri eroso eta bizigarri” bilakatzeko helburuarekin diseinatu da plana; horretarako, lehentasuna emango zaie oinezkoei eta bizikletei. Autobus geltoki berria non kokatu erabakitzeko, udalak galdeketa egingo du, herritarrek zer iritzi duten jakiteko.

Arrasateko Udalak doako taxi zerbitzua jarriko du Maritxu Kajoi egunean baserri auzoetako bizilagunentzat
Martxan egongo da egubakoitzeko 22:00etatik zapatuko 08:00ak arte. Zerbitzuak bakar-bakarrik hartuko ditu baserri auzoekin konexioak egiteko bidaiak, doakoa izango da eta 688 73 52 23 telefonora deitu beharko da (egubakoitzean 21:30etik aurrera).

Trafiko mozketak eta TAO zerbitzuaren etetea Maritxu Kajoi egunean
Otalora eta Zarugalde kaleak itxita egongo dira trafikorako, garajeetako bizilagunentzat izan ezik. TAOri dagokionez, berriz, herri osoan etengo da arratsaldean.

Udal Euskaltegiak kantuz eta umoretsu hasiko du ikasturtea
Maritxu Kajoi bezperan, urriaren 3an, kantu festa eta mokadutxoak izango dira Kulturolan

Emakume Txokoak baliabideak jarri ditu Maritxutan indarkeria matxistari aurre egiteko
Arretarako telefonoa 688 809 137 telefonoa izango da, eta, arreta gunea, berriz, Gazte Bulegoan egongo da. Informazio gunea: Arbolapetan, 18:00etatik 00:00etara.

San Kristobal hilerriko nitxoak
2025eko otsailaren 1etik aurrera gorpuzkiak aterako ditu Arrasateko Udalak

Mondragon City Challenge Ekintzailetza Kooperatiboko Nazioarteko Lehiaketaren 3. edizioa aurkeztu dute
Izena emateko epea 2024ko urriaren 25ean amaituko da. Udalak “Ekintzailetza kooperatiboarekin konpromisoa” erakutsi du.

Oraindik plaza libre batzuk daude Hizkuntza Eskola Ofizialaren Arrasateko gela desplazatuan
Eibarko Hizkuntza Eskola Ofizialaren ikasturtea, Arrasateko gela desplazatuan, Arimazubi plazan, urrian hasiko da.

Udaleko Euskara sailak hainbat zerbitzu eskaintzen du merkatarien artean, merkataritzan euskara sustatzeko
Zerbitzu horien artean daude hizkuntza aholkularitza, dirulaguntzak edo hizkuntza prestakuntzako eskolak

Udalak ez ditu igoko familiei zuzenean eragiten dieten tributuak, legeak behartutako zabor tasaren igoera arintzeko
Ondasun higiezinen zergak, uraren tasak, ibilgailuen gaineko zergak eta TAOk ez dute igoerarik izango. Zabor tasa % 38 igoko da, legeak behartuta, legeak zerbitzua defizitarioa ez izatera behartzen baitu. Gainerako tasa eta prezio publikoak KPIren arabera igoko dira, aurten % 3ko igoera.

Bihar irekiko da pintura ikastaroetan izena emateko epea
Izenematea irailaren 24tik 26ra izango da, arratsaldeko 5etatik 7etara Kulturaten Pintura gelan (sarrera Seber Altube plazatik)

Arrakasta handia izan du 'Eskolara Oinez' egitasmoak
Guztira 62 lagunek parte hartu dute.

Santa Teresa auzoko berrurbanizazio lanak hasi dituzte aste honetan
Auzoa birgaitzeaz gain, etxebizitza blokeak irisgarriak izatea da helburua. Lanek 3.371.371,90 euroko aurrekontua dute (2.786.257,77€ BEZ gabe).

Arrasateko Udalak Musakolako Gaztetxoko berria zabaltzeko lokala eskuratu du
Elizaren jabetzakoa zen lokala erosi du Udalak, eta atzo gauzatu zuten salerosketa notariotzan.

Euskara ikasteko matrikula zabalik dago Udal Euskaltegian
Arrasateko Udalak dirulaguntzak eskainiko ditu euskara ikasteko, laguntzak matrikularen %25 eta %100 artekoak izango dira, diru sarreren araberakoa.

‘Orratz-begia – 1936 Gipuzkoako gerra haurrak’ erakusketa irekiko da estreinakoz Kulturateko klaustroetan eguenean
Erakusketa irailaren 19an inauguratuko da Arrasateko Kulturaten, eta urriaren 12ra bitartean izango da ikusgai. Erakusketak gerrako haurren memoria identifikatu eta berreskuratzea du helburu.

Ur kontagailuak aldatzeko bigarren faseari ekin dio udalak gaur
Fase honetan 2.837 ur kontagailu ordezkatuko dira.

Arrasateko Pertsona Nagusien Kontseiluak jarduera programa bat garatu du Pertsona Nagusien Nazioarteko Eguna ospatzeko
Arrasateko Pertsona Nagusien Astea 2024ko irailaren 27tik urriaren 1era egingo da.

Gurasoentzako tailerra: Mundu digitalean seme-alaben bidelagun
Udaleko Prebentzio Zerbitzuak, AGIPAD elkartearekin elkarlanean, gurasoentzako tailer bat antolatu du, “Mundu digitalean seme-alaben bidelagun” izenburupean.

Udako uzta eta pizza tailerra bertako produktuen azokan, irailaren 21ean
Azoka irailaren 21ean izango da Seber Altube plazan, 9:00etatik 14:00etara. Azokarekin batera, pizza tailerra antolatu da.

Barruko igerilekuen irekiera astebetez atzeratuko da, azken orduko matxura baten ondorioz
Dagoeneko arazoa konpondu badute ere, astebeteko epea beharko dute gunea saneatu, igerilekua bete eta ur kontrolen analisiak egiteko. Udan zehar kiroldegian egitekoak ziren lanak amaituta, dagoeneko ireki dituzte aldagelak eta sauna.

‘Kirola Herrira’ ekimena itzuliko da Arrasateko kaleetara 5 urteren ostean
Ekimenak asteburu honetako goizak hartuko ditu, irailaren 14a eta 15a. Arrasateko kirol taldeek urtean zehar egiten duten lanaren erakusgarri izan nahi du.

Epailegaien zerrenda ikusgai
Arrasateko hautagaien zerrenda BAZen dago kontsultagai

Bueltan da bigarren eskuko bizikleta azoka Mugikortasun Jasangarriaren Astean
Mugikortasun Jasangarriaren Astea irailaren 16tik 22ra egingo da. Birzikleta Azoka berreskuratuko da, 5 urteren ostean.