Zuhaitzen egurra aprobetxatzeko aukera
2012/07/09Zerrenda bat osatuko da Udalak botatzen dituen zuhaitzen egurra erabili nahi duten herritarrekin. BAZen eman daiteke izena, uztailaren 31ra arte.
Udalak, aldian-aldian zuhaitzak mozten ditu, hainbat arrazoi tarteko: Mantentze lanengatik, segurtasunagatik, larregi hazteagatik edo eta egonkortasun arazoak sortzen direlako.
Zuhaitzak moztu ostean, egurra soberan geratzen da eta zenbait partikularrek eskatu izan dute beraiek erabili ahal izateko.
Interesa izan dezaketen pertsona guztiei eman nahi zaie aukera egur hori erabilera partikularrerako jasotzeko . Horretarako, epe bat ireki dugu eskaeren zerrenda bat osatzeko. Datorren uztailaren 31ra arte aurkeztu daitezke eskaerak BAZen.