Zuhaitz Eguna 2019
2019/01/10Orain arte hainbat zuhaitz egun ospatu dira Garagartzako lursailetan, Kurtzetxikin eta Antoniña inguruan. Lursail horietan ez zegoen zuhaitzik eta horri esker ehunka lizar, gaztainondo, haritz eta intxaurrondo landatu dira dagoeneko.
Aurten, joan zen urtean bezala ez da izango landaketa arrunta, ez dira landatuko zuhaitzak lursail garbi batean, baizik eta basoaren barruan, Hidalgobasoko hariztiaren barruan.
Arrasateko Udalak 20 Hektareako lursaila dauka Hidalgobaso mendian, Musakola auzoan. Mendi horrek aberastasun handia dauka biodibertsitearen ikuspegitik, eta hori hobeto ezagutzeko udalak enkargatu zion ikerketa bat Naturtzaindia Elkarteari. Ikerketa horretan proposatzen dira hainbat jarduera biodibertsitatea zaintzeko eta handitzeko.
-Lehenengo jarduera amaitu zen 2017. urteko udazkenean. Txilardia babestuta dagoen habitat aberatsa da, eta Hidalgobason txilardia otadi baten azpian zegoenez, moztu zen otadia hektarea bateko azaleran, babesteko azpian zegoen txilardegia.
-Bigarren jarduera 2018. Urteko neguan egin zen eta Zuhaitz Egunarekin lotu zen. Harizti eder bat ere badago Hidalgobason, baina Ikerketaren arabera baso homogeneoa da. Haritz guztiak adin berekoak dira, zuhaitz gazteak dira eta azpian ez dago basoperik. Helburua izango da natura imitatzea eta baso ahalik eta heterogeneoa lortzea. Negu horretan basolangile talde bat basoa naturalizatzen ibili zen, eta zuhaitz egunean landatu genituen basopeko landareak.
Landatu ziren 200 zuhaixka inguru: elorri beltza, elorri zuria, gurbitza, basaerramua, gorostia, zuhandorra, erratza, hurritza….
Baita ere jarri ziren habiak txorientzat.
-Hirugarren jarduera 2019. Urteko neguan ospatuko da eta izango da aurreko urtekoaren berdina. Basolangile talde bat jarraitu du basoa naturalizatzen, eta Zuhaitz Egunean, Foru Aldundiaren kolaborazioari esker, landatuko dira 250 zuhaixka inguru ( elorri beltza, elorri zuria, gurbitza, gorostia, zuhandorra, erratza, hurritza, sagarmina...) baita ere jarriko dira 30 txori habi herritarren laguntzarekin.
Herritarrekin zuhaitz landaketa Hidalgobason
10:00 – 12:00
10:00etan elkartuko gara Musakolako goiko Institutoan, Hidalgobasora igotzeko.
Landaketa ondoren hamaiketakoa.
Bestetik, Baserriko produktuen azokan ere ospatuko da Zuhait Eguna, azoka berezia eginez:
Mintegia |
Espezieak |
Enkarguak |
Areitio - Zaldibartik |
Fruta arbolak, koniferoak, basoko landare autoktonoak eta lorategietakoak |
608879352 |
Artadi – Igorretik |
Basoko landare autoktonoak
|
680937875 |
Belar – Zaldibartik |
Fruta arbolak, koniferoak, basoko landare autoktonoak eta lorategietakoak |
629484151 |
Etxebarria - Gatikatik |
Fruta arbolak
|
646514154 |
Lurberry - Zarautztik |
Basoko fruitu txikiak, ekologikoak
|
657719685 |
Udalatx - Arrasatetik |
Basoko fruitu txikiak, ekologikoak
|
690610822 |
Zubialde Beintza-Labaienetik |
Bertako Sagarrondoak. Antzinako barietateak, gure inguruari egokituak |
646635524 |
Zuhaitz sorta bat zozkatuko da zuhaitz erosleen artean.