ZUHAITZ EGUNA 2008

2008/03/04
Card image cap
Ostiralean, martxoaren 7an, Zuhaitz Eguna ospatuko da Garagartza auzoan, Lete ingurunean dagoen udal jabegoko lursail batean. Zuhaitz egunaren helburua ekosisteman zuhaitzek duten garrantzia erakustea da.

Espezieak: Lursailaren inguru botanikoa aztertu ondoren eta espezie autoktonoak bultzatu nahian, 150 haritz eta 50 gaztainondo landatuko dira. Gaztainondoak Foru Aldundiaren Arizmendi mintegitik ekarriko dira eta haritzak berriz, Elorri mintegitik (bertako landareekin soilik lan egiten dute hauek).

Denok gonbidatuta: Herriko ikastetxe guztietako DBH1 zikloko 6. mailako ikasleak arituko dira landatzen. Baina, gonbidapen berezia luzatu nahi zaie herriko jubilatuei, honelako lanetan aritutakoei, belaunaldien ezagutza elkarri pasatzeko.

Hitzordua: Ikasleak goizeko 9:30etan irtengo dira Uribe auzotik (plazatxoan), 10etan plantazioarekin hasteko. Hamarretakoa eta opari bana egongo da hurbiltzen diren guztientzako.