Zinegoak GayLesboTrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiaren 17. edizioa Arrasaten urriaren 29an

2020/10/21
Card image cap
Arte diziplina askotarikoen bitartez, sexu aniztasuna eta giza eskubideak jorratzen dira jaialdian.

Beste urte batez, Zinegoak Bilboko GayLesboTrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiaren leiho bat izango du Arrasaten urriaren 29an, Zinegoak Hedatu atalari esker. Arratsaldean, 19:00etan izango da Kulturateko areto nagusian. Ikusgai izango dira zirkuitu komertzialetatik kanpo egon ohi diren artelanak, eta ikuspegi zabalagoa eskaintzen dutenak.

Arte diziplina askotarikoen bitartez, sexu aniztasuna eta giza eskubideak jorratzen dira jaialdian. Eskaparate honetan topatuko ditugun gaien artean: familia eredu berriak, LGTBI+ kolektiboaren ikusgarritasuna, sexu aniztasuna eta lesbofobia, transfobia edo homofobia ditugu. Horren ondorioz, Zinegoa da sentsibilizazio tresna garrantzitsu bat, funtzio sozial argia duena. 

Aurtengoa 17. edizioa da. Emanaldian hainbat film labur ikusi ahal izango dira, tartean,  Euskal Herritik, Mi pequeño gran samurai, Ekai Lersundi trans gaztearen istorioa kontatzen duen laburmetraia, Arantza Ibarrak zuzenduta.  Euskal Herritik ere ADLIB  lana izango da, eta Suedia, Costa Rica, Islandia edo Mexikoko beste 4 film ere ikusi ahal izango dira.