Zinegoak Arrasaten
2019/03/21Arte diziplina desberdinen bitartez, sexu aniztasuna eta giza eskubideak jorratzen dira jaialdian. Eskaparate honetan topatu ditzakegun gaien artean: familia eredu berriak, LGTBI+ kolektiboaren ikusgarritasuna, sexu aniztasuna eta lesbofobia, transfobia edota homofobia ditugu. Ondorioz, sentsibilizazioa tresna garrantzitsua da ZINEGOAK eta funtzio sozial argia du.
Aurtengo 16. Edizioan izan diren lan onenen sorta bateaz gozatu ahalko dugu Arrasaten, Emakume Txokoa eta Sexologiako zerbitzuaren elkarlanari esker. Emanaldian film labur ezberdinak ikusi ahalko ditugu, eta horien artean Arrasatearra den Deiane Morenok aurkeztutako “ALDE ERANTZIA” laburra nabarmendu nahiko genuke. Martxoaren 27an Deiane bera izango dugu gure artean, honek, filmaren aurkezpena egilearen eskutik entzun ahal izateko aukera aparta zabaltzen du.
Azkenik, gonbidapena luzatzen dizuegu, martxoaren 27an (asteazkena) arratsaldeko 19:00etan, Kulturateko areto nagusian izango dugun ZINEGOAK emanaldian parte-hartzeko. Zirkuitu komertzialetatik kanpo egoten diren eta ikuspegi zabalagoa eskaintzen duten arte lanez atsegin hartzeko aukera izango duzue.