Arrasaten azaroko kultura eskaintzan zinea, kontzertuak, haur antzerkia eta musikal bat, Covid-19a dela-eta ordutegi eta neurri bereziekin
2020/11/09Arrasateko Udaleko Kultura sailak 20 kultura ekimen antolatu ditu azarorako. Herritarrek herrian bertan eskura izango dituzte zinea, kontzertuak, haur antzerkia, erakusketa, dokumental baten aurkezpena, antzerki musikala eta magia ikuskizunak.
Covid-19aren osasun krisiagatik, eta Eusko Jaurlaritzak azaroaren 6an argitaratutako 38/2020 Dekretuan zehaztutakoa jarraituz, neurri bereziak hartu dira kultura ekitaldietarako. Ordutegiak egokitu dira: astelehen eta martitzeneko zine emanaldietako ordutegiak aldatu dira, oro har, 19:00etara, pelikula luzea denean izan ezik (18:30). Asteburuan azken zine emanaldiak 20:00etara aurreratu dira, eta haurren emanaldiak ere 30 minutu aurreratu dira, arratsaldeko 16:00etan hasiko dira, 16:30ean hasi beharrean.
Eusko Jaurlaritzarekin batera Kultura saila aztertzen ari da Arrasate Musikalen kontzertuak egitea. Arrasateko Udalak berretsi du etengabe lanean diharduela kultura ekintzak ahalik eta baldintza seguruenean egin daitezen.
Gogoratu derrigorrezkoa dela musukoa erabiltzea eta pertsonen artean distantziak gordetzea. Gehienez 6 pertsonako taldeak batu daitezke, eta emanaldi guztien sarreran gel higienikoa egongo da eskuak garbitzeko.
Zinemak 12 pelikula eskainiko ditu:
- Azaroaren 1, 2an: Un mundo normal.
- Azaroaren 6an, 8an, 9an: Erlauntza (estreinaldia).
- Azaroaren 14, 15, 16an: El club de los divorciados.
- Azaroaren 21ean, 23an: Greenland: el último refugio.
- Azaroaren 28, 29, 30ean: Regreso a hope gap.
Haurrentzako zineari dagokionez:
- Azaroaren 8an: Koko dragoi txikia oihanean.
- Azaroaren 14, 15ean: Como perros y gatos: la patrulla unida.
- Azaroaren 21ean: Sin Chan en Australia: tras las esmeraldas verdes.
- Azaroaren 28, 29an: Trolls 2 gira mundial.
Martitzeneko zinea:
- Azaroaren 3an: El Drogas.
- Azaroaren 10ean: Eso que tu me das.
- Azaroaren 17an: Verano del 85.
- Azaroaren 24an: Mendi Tour.
Emakume Txokoak Florencia dokumentalaren aurkezpena eta solasaldia antolatu ditu, azaroaren 6an, 19:00etan, Kulturaten, areto nagusian.
Kontzertu bi egingo dira San Frantzisko elizan: Arrasate Musikaleko Bandak kontzertu bi eskainiko ditu azaroaren 22an eta 27an (aztergai).
Erakusketei dagokienez, azaroaren 6tik 28ra ikusgai dago ‘Arrasate 20/20 Artgazki’ lana Kulturaten, klaustroan.
“Kotondarrak” haur antzerkia euskaraz eskainiko du Anira Marivalla antzerki taldeak azaroaren 7an, Amaia antzokian.
Magia ikuskizunak pase bi egingo ditu Imanol Ituño Magoaren eskutik. Azaroaren 19an, 18:00etan Kulturaten, eta azaroaren 25ean ordu berean Santa Marinako auzo bibliotekan. emanaldia 6 urtetik aurrerakoentzat da, eta pase bietarako sarrerak aurrez jaso beharko dira bibliotekan.
Azaroko kultura eskaintzan musika emanaldi bat dago: Kutsidazu Bidea Ixabel obra ezagunaren komedia musikala azaroaren 22an, 19:00etan, Amaia antzokian.
Sarrera guztiak eskura daude www.arrasate.eus webgunean.