Zeuk iñ zeuk jan bazkarirako izen ematea gaur ireki da

2024/06/10
Card image cap
Aurten berriz ere bueltatuko da Portaloira eta 1.000 pertsonarentzako lekua izango da.

Zeuk iñ zeuk jan bazkaria ekainaren 25ean egingo da, eta gaur ireki da izen ematea. 1.000 pertsonarentzako lekua egongo da eta izena emateko azken eguna ekainaren 17a izango da.

Jatorrira itzultzea

Zeuk iñ zeuk jan bere jatorrietara itzuliko da, Portaloira. 1.000 lagunentzako lekua egongo da, eta eguraldi txarra izanez gero, bazkaria Biterin egingo da.

Su txikiak zozketara

Udalak 10 eta 12 su txiki jarriko ditu, eta horiek zozkatu egingo dira. Janaria prestatzeko tresneriari dagokionez, bakoitzak berea eroan beharko du. Derrigorrez ontzi berrerabilgarriak erabiliko dira. Mahai tresnak bakoitzak bereak eroango ditu, eta berrerabilgarriak izango dira. Udalak, beharra dutenentzat,  eskura jarriko ditu edalontziak eta platerak.

Eman izena: https://izenemateak.arrasate.eus/eu/zeuk-ein-zeuk-jan-bazkaria-2024/