Zarugalden ezponda egonkortzeko lanak egingo dira

2014/03/19
Card image cap
Udalak Zarugalde kaleko 44 eta 46 zenbakidun etxeen atzealdean lanak egingo ditu, berton dagoen ezponda edo mendi-hegala egonkortzeko. Lanak udazkenean hastea aurreikusten da.

Lan hauekin etxebizitza horietan bizi direnei konponbide bat eman gura die Udalak. Izan ere, atzealdean dagoen terrenotik jausi izan diren haitz edo harri zatiei eusteko jarri zen sarea ez dago egoera onean, urteen poderioz kaltetu delako. Beraz, Udalak lan hauekin sare berria ezarriko du eta, gainera, haitza eusteko hainbat ainguraketa edo “anclaje” jarriko ditu, beharrezkoa den guneetan.

Martxoaren 17ko Tokiko Gobernu Batzordean onartu zen, hasiera batean, lan hauen proiektua eta hamabost egunez jendaurrean egongo da interesatuek baloratu dezaten eta, nahi izanez gero, alegazioak egin ditzaten.

Aurreikusten da lanok 2014ko udazkenean hastea eta bost hilabetetan burutzea. Proiektuaren aurrekontua 469.678 eurokoa da.

Zarugalde atzealdea