Zapatuan, ekainaren 8an, Kirola Kalera Eguna 2019 ospatuko dugu
2019/06/06Horretarako, kirola kantxa, zelai edo ohiko esparruetatik atera nahi da eta herri erdira ekarri. Hau da, egun berean eta ordu beretan kirol modalitate ezberdinak herritarrei erakusteko aukera eman nahi da. Horretarako zenbait gune bideratuko dira herri erdian.
Kirola Kalera egunaren helburuak
Egun honek dituen helburu nagusiak hauek dira:
- Arrasaten egiten diren kirol guztiak herritarrei erakutsi
- Kirol taldeen dinamika eta egiten duzuen lana plazaratu.
- Biztanleei kirol desberdinak probatzeko aukera eman.
- Kirola kaleratu.
Gure asmoa da, kirol modalitate guztiak bata bestearengandik ahalik eta hurbilen egotea, herritarrei guztiak ikusteko aukera errazteko.
Kirol Zerbitzuak egun hau antolatzeko ahal dituen baliabide guztiak jarriko ditu.
Egitaraua
Erdialdeko hainbat gunetan banatuko dira kirol elkarteak, euren ekintzak antolatzen.
- 1.gunea: Iturriotz kalea, Elizako pareta
- 11:00tatik 13:00tara. Pilota Elkartea: takoak jartzeko txokoa eta pilota partida desberdinak.
- 2.gunea: Herriko Plaza
- 11:00tatik 12:00tara. Errugbi Elkartea: Joko desberdinak
- 12:00tatik 13:00tara. Atletismo Elkartea: altuera saltoa, txabalina jaurtiketa…
- 3. gunea: Biteri Plaza
- 10:30tatik 13:00tara. Borroka kirolak:
- Desoreka (Judo) 10:30-11:40
- ABAE(Judo, Kempo,Aikido):11:45-13:00
- 11:00tatik 12:00tara. SUDC: Doke jokoa.
- 12:00tatik 13:00tara. Junpinga probatzeko aukera monitore baten laguntzarekin.
- 10:30tatik 12:00tara. Dorletako Txirrindularitza Elkartea: Gimkana
- 4. gunea: Jose Mari Arizmendiarreta Plaza
- 11:00tatik 12:00tara. Arizmendi K.E.: Boleibola.
- 12:00tatik 13:00tara. Ointxe!: 3x3ko partiduak, hiruko jaurtiketen txapelketa…
- 10:30tatik 11:30tara. Mondra Futbol Taldea: 3x3 partiduak, porterian punteria txapelketak…
- 11:30tatik 12:30tara. Arrasate Eskubaloia: 3x3 edo antzerako jarduerak burutzea.
- 12:30tatik 13:30tara. Mondrate Areto Futbola: 3x3 partiduak, penalti jaurtiketen bidez puntuak lortu…
- 5.gunea: Arano eta Garcia Maisu-Maistrak
- 11:00tatik 12:30tara. Arrasate-Arlutz Xake Taldea: Partida desberdinak antolatzen dira elkarteko boluntarioen laguntzaz.
- 6.gunea: Portaloia
- 11:00tatik 11:30tara. Sasoibide: ibilaldia burutu aurreko beroketa monitore baten gidaritzapean.
- 7.gunea: Baz ingurua
- 11:00tatik 12:30tara. DYA: Lehen sorospenen hastapena emango dute.
Bukaerako ordainsaria gozoa
Ekintza guztiak bukatzean, 13:30ak aldera, Kirola Kalera egunean parte hartu dutenen artean otartekoa banatuko da Herriko Plazan. Animatu zaitezte parte hartzera, jarduera fisikoa eta kirola praktikatu giro alai paregabean.