Zabalik dago Mugikortasun Integraleko Planari alegazioak aurkezteko epea
2017/03/29Arrasateko Mugikortasun Integraleko Planak dagoeneko haserako dokumentazioa fasean aurkitzen da. Horiek horrela, atzo GAOn argitaratu ostean, dokumentua publiko egin da eta eskuragarri dago interesdunek beren alegazioak, ekarpenak eta iradokizunak egin ditzaten.
Horretarako, atzotik hasita, 20 egun izango dituzte haien proposamenak udaletxean aurkeztu eta erregistratzeko. Behin alegazio epe hori amaitzean, Mugikortasun Mahaia deituko du Udalak apirilean, jasotako proposamen eta ekarpen guztiak azaltzeko.
Ildo horretatik, herritarrak prozesuan inplikatzeko asmoz, bilera horietan parte hartzeko gonbidapena luzatu die Udalak. Ekimen horren bitartez helburu du haien proposamenak gertutik ezagutzea Mugikortasun Planak arrasatearren egungo beharrei erantzun diezaion.
Mugikortasun planaren inguruko informazio gehiago udalaren gardentasun atarian dago eskuragarri.