Zabalik da Uarkapeko boulder berria
2025/03/17
Uarkapeko frontoiko behe solairuan kokatzen den boulderra berritzeko lanak amaitu zituzten pasa den astean, eta zabalik da, iargan den aste amaieratik, kirol zerbitzuko bazkideentzat.
Urtarrilaren 13an hasi zituzten eraberritze lanak, eta pasa den asteko astelehenean, martxoak 10, amaitu zituzten azken erremateak. “Urte askotako mantenu faltaren ondorioz, egoera txarrean eta zaharkituta aurkitzen zen boulderra, eta horren adierazke ziren egoera txarrean zeuden presak, batzuk puskatuta eta beste batzuk solte, panelatuaren egoera txarra… Honek segurtasun arazoak sortu izan ditu azken urteetan, eta erabiltzaileen hainbat kexa sortu ditu” azaldu du kirol zinegotziak.
Maila guztietara egokitutako egitura eta presa berriak
Itxura eraberritua hartu du Uarkapeko rokodromoak. Panelatu berria jartzearekin batera, maila guztietarako boulderra jarri da oraingouan, ekipamendu berriarekin eta argiztapen berriarekin. Gehiegizko estraplomoak murriztu dira, modu honetan, gunea eskaladako hastapen, erabiltzaile eta ikastaroetarako egokituz.
Presei dagokionez, instalatu diren presek eskaladako egitura artifizialetarako UNE-EN 12572-3 Europako araua betetzen dute. Besteak beste esku-presak, oin-presak eta zurezko bolumen berriak jarri dira.
Aurrekontua 39.611 eurokoa BEZ gabe (47.929,31 euro BEZ barne) izan da, eta Urkizu Agirretxe Ioseba eta Beste Bat O.E enpresak egin ditu lanak.