Zabalik da epea Toki Argi Jubilatu Etxearen taberna ustiatzeko lehiaketan izena emateko

2013/05/31
Eskabideak BAZen aurkeztu behar dira. Epea ekainak 11 arte

Arrasateko Udalak, Toki Argi Jubilatuen Etxearen jabeak, lehiaketa publikoa deitu du kontzesio administratiboa emateko; horren arabera, hor dagoen taberna aretoa erabiltzea eta ustiatzea baimentzen zaio kontzesionarioari.

Eskaintzak aurkeztea

Proposamenak eta horiekin batera doazen dokumentuak  kartazal itxi baten aurkeztu behar dira; Kartazalean izenburu hau jarri behar da  “ARRASATEKO TOKI ARGI JUBILATUEN ETXEKO TABERNAREN ERABILERA ETA USTIATZEA ADJUDIKATZEKO LEHIAKETAN PARTE HARTZEKO PROPOSAMENA", eta honako datu hauek idatzi behar dira: eskatzailearen izen abizenak, NAN zkia, helbidea eta telefono zkia.

Baldintzen plegua ikusi