Zabalik da epea Uribarri Jubilatu Etxearen taberna ustiatzeko lehiaketan izena emateko
2012/09/18Eskabideak BAZen aurkeztu behar dira.
Arrasateko Udalak, Uribarri Jubilatuen Etxearen jabeak, lehiaketa publikoa deitu du kontzesio administratiboa emateko; horren arabera, hor dagoen taberna aretoa erabiltzea eta ustiatzea baimentzen zaio kontzesionarioari.
Eskaintzak aurkeztea
Proposamenak eta horiekin batera doazen dokumentuak kartazal itxi baten aurkeztu behar dira; Kartazalean izenburu hau jarri behar da “ARRASATEKO URIBARRI JUBILATUEN ETXEKO TABERNAREN ERABILERA ETA USTIATZEA ADJUDIKATZEKO LEHIAKETAN PARTE HARTZEKO PROPOSAMENA", eta honako datu hauek idatzi behar dira: eskatzailearen izen abizenak, NAN zkia, helbidea eta telefono zkia.