Zabalik da epea Toki-Argi Jubilatu Etxearen taberna ustiatzeko lehiaketan izena emateko

2012/03/30
Card image cap
Eskabideak BAZen aurkeztu behar dira apirilaren 7a arte

Arrasateko Udalak, Toki-Argi Jubilatuen Etxearen jabeak, lehiaketa publikoa deitu du kontzesio administratiboa emateko; horren arabera, hor dagoen taberna aretoa erabiltzea eta ustiatzea baimentzen zaio kontzesionarioari.

Eskaintzak aurkeztea

Proposamenak eta horiekin batera doazen dokumentuak  kartazal itxi baten aurkeztu behar dira; Kartazalean izenburu hau jarri behar da  “ARRASATEKO TOKI-ARGI JUBILATUEN ETXEKO TABERNAREN ERABILERA ETA USTIATZEA ADJUDIKATZEKO LEHIAKETAN PARTE HARTZEKO PROPOSAMENA", eta honako datu hauek idatzi behar dira: eskatzailearen izen abizenak, NAN zkia, helbidea eta telefono zkia.

 

Baldintzen plegua ikusi