Zabalik da epea Arbolapeta aldean kamioi dendak jartzeko lizentzia eskatzeko

2010/10/22
Card image cap
Eskabideak BAZen aurkeztu behar dira, urriaren 22tik azaroaren 16ra bitartean

Arrasateko Udalak administrazio prozedura deitu du lizentziak emateko bide publikoan (arbolapeta aldean) kamioi-dendak jartzeko domeketan eta beste hainbat egunetan, ogitartekoak eta patata frijituak egin eta saltzeko.

Salmenta jarduera egin daiteke domeketan, inauterietako martitzen gauean, San Juan jaiei dagozkien egunetako gauetan, “Maritxu Kajoi” gauean, Santamasetako eta Gabon Zaharreko gauetan.

 

Argibide gehiago