Urriaren 18an zabalduko da epea Arbolapeta aldean kamioi dendak jartzeko lizentzia eskatzeko
2019/10/17![Card image cap](https://www.arrasate.eus/eu/albisteak/zabalik-da-epea-arbolapeta-aldean-kamioi-dendak-jartzeko-lizentzia-eskatzeko-4/@@images/97891529-96dc-4a6e-82f7-a8b02a43fcb6.jpeg)
Eskabideak Herritarremn Atarian edo BAZen aurkeztu beharko dira urriaren 18tik azaroaren 4ra
Arrasateko Udalak administrazio prozedura deitu du lizentziak emateko bide publikoan (arbolapeta aldean) kamioi-dendak jartzeko domeketan eta beste hainbat egunetan, ogitartekoak eta patata frijituak egin eta saltzeko.
Eskabidea egiteko, joan Herritarren Atarira.