Zabalik da epea Arbolapeta aldean kamioi dendak jartzeko lizentzia eskatzeko

2014/11/04
Card image cap
Eskabideak BAZen aurkeztu behar dira, azaroaren 4tik abenduaren 1a bitartean

Arrasateko Udalak administrazio prozedura deitu du lizentziak emateko bide publikoan (Arbolapeta aldean) kamioi-dendak jartzeko domeketan eta beste hainbat egunetan, ogitartekoak eta patata frijituak egin eta saltzeko.

Salmenta jarduera egin daiteke domeketan, inauterietako martitzen gauean, San Juan jaiei dagozkien egunetako gauetan, “Maritxu Kajoi” gauean, Santamasetako eta Gabon Zaharreko gauetan.

Argibide gehiago hemen.