Zabalik da epea Abaroako taberna ustiatzeko lehiaketan izena emateko

2010/05/11
Card image cap
Eskabideak BAZen aurkeztu behar dira, maiatzak 11 eta 21 bitartean.

Arrasateko Udalak, Abaroa Jubilatuen Etxearen jabeak, lehiaketa publikoa deitu du kontzesio administratiboa emateko; horren arabera, hor dagoen taberna erabiltzea eta ustiatzea baimentzen zaio kontzesionarioari.

Eskaintzak aurkeztea

Proposamenak eta horiekin batera doazen dokumentuak  kartazal itxi baten aurkeztu behar dira; Kartazalean izenburu hau jarri behar da  “ARRASATEKO ABAROA JUBILATUEN ETXEKO TABERNAREN ERABILERA ETA USTIATZEA ADJUDIKATZEKO LEHIAKETAN PARTE HARTZEKO PROPOSAMENA", eta honako datu hauek idatzi behar dira: eskatzailearen izen abizenak, NAN zkia, helbidea eta telefono zkia.

 

Baldintzen plegua ikusi