Arrasateko Udalak 100 sarrera zozketatuko ditu, uztailaren 7 eta 8an Monterron parkean ospatuko den Mondra&Roll jaialdira joateko
2023/06/30Uztailaren 7an eta 8an Mondra&Roll jaialdia ospatuko da Arrasateko Monterron Parkean. Jaialdian esku hartuko dute, beste batzuen artean, The Interrupters, Perkele, Bad Manners, U.K. Subs, Subterranean Kids, Arkada Social, Rotten XIII, Svetlanas, Maid Of Ace taldeek. Antolatzaileak dira Mauka Musikagintza, HFMN eta Jimmy Jazz. Arrasateko Udala babeslea da.
Jaialdiaren antolakuntzak hainbat sarrera banatu ditu babesleen artean, eta Arrasateko Udalak herritarren artean zozketatuko ditu. 100 bono zozketatuko ditu.
Udalaren 100 sarreren zozketan parte hartzeko, izenemateak.arrasate.eus atariaren bitartez eman behar da izena, eta baldintza hauek bete behar dira: 16 urtetik gora izatea eta Arrasaten erroldatua egotea. Izen ematea jada zabalik da uztailaren 4a bitarte (barne). Zozketa egingo da uztailaren 5ean.