Uztailaren 17an txakolin eguna ospatuko da Arrasateko baserritarren merkatuan
2021/07/13Uztailaren 17an txakolinaren eguna ospatuko da Arrasaten, hileko 3. larunbateko baserritarren merkatu bereziarekin batera. Debagoieneko hiru txakolingileren produktuak dastatu eta erosi ahal izango dira: Kataide (Arrasate), Belaskua (Oñati) eta Murgialdai (Oñati). Horrez gain, herriko taberna batzuek gilda pintxoak eta txakoliña eskainiko dituzte, Arrasate blues jaialdiaren baitan, Ibai-Arteren eskutik, azokarekin bat eginez.
17 postu egongo dira denetariko produktuekin: barazkiak, ogia, haragi, gazta eta gozo ekologikoa, glutenik gabeko produktuak, sukalderako egurrezko tresnak, arrain-kontserbak, euskal pastela, ahateen eratorriak, ardi gazta, eztia, Marokoko gozoak eta gaziak, pastak eta pastelgintza...
Udalak gogorarazi du nahitaezkoa dela pertsonen arteko distantziak errespetatzea eta musukoa erabiltzea merkatuan.