Urtarriletik aurrera herriko autobus zerbitzu berria eta txartel berria
2010/12/10![Card image cap](https://www.arrasate.eus/eu/albisteak/urtarriletik-aurrera-herriko-autobus-zerbitzu-berria-eta-txartel-berria-izango-da/@@images/0a8abd5d-61cb-45cf-bfb2-289a704fad8d.png)
Oraingo txartelak balioa du 2010eko abenduaren 31ra arte
Urtarrilaren hasieratik ordaintzeko era berria izango da herriko hiribusean; hau da, oraingo txartelaren ordez Gipuzkoako txartel bakarra erabili beharko da.
Txartel bakarra leku hauetan atera daiteke:
- Alegria estankoan, Zerkaosteta 4
- Arana estankoan, Kontzezino 12
- Sagasta estankoan, Olarte 19
Udalak laster jakinaraziko du noiztik aurrera jarriko den indarrean txartel berria.