Urtarrilak 27, asteartea, plan orokorrari alegazioak aurkezteko azken eguna
2015/01/26Bihar, urtarrilaren 27an, hiri antolamenduaren plan orokorraren jendaurreko epea amaitzen da. Hortaz bihar arte, alegazioak aurkezteko aukera egongo da.
Joan den ostegunean Kulturaten plan orokorrari buruzko erakusketaren azken eguna izan zen. Hala ere plan orokorrari egin beharreko alegazioak bihar arte aurkeztu ahal izango dira, horretarako epea bihar, urtarrilaren 27an, amaitzen baita.
Alegazioak BAZ-en aurkeztu ahal izango dira. Biztanleen arreta zerbitzua zabalik egoten da goiz eta arratsaldez.
Udalak, aurkezturiko alegazio guztiak aztertuko ditu, eta alegazioa egin dutenek erantzuna jasoko dute etxean.