Urriaren 13az geroztik zabalik da Txikitxokoa

2020/10/15
Card image cap
Ohiko ordutegian egongo da zabalik, segurtasun neurri guztiak betez eta edukiera murriztuta.

Txikitxokoa berriro ere zabalik da. Urriaren 13an ireki zituen berriro ateak. Egunero egongo da zabalik, goizean eta arratsaldean, 9:00etatik 14:00ak arte eta 16:00etatik 20:00ak arte. 0-6 urte bitarteko haurrentzako zerbitzua da, eta heldu batek lagunduta egon daitezke bertan. Ohiko edukiera murriztu da, eta gehienez 36 pertsona egon ahal izango dira bertan.

Egungo egoeran, inoiz baino garrantzitsuagoa izango da gurasoen ardura Txikitxokoaren funtzionamendu egokirako, eurak izango baitira elkarbizitza zainduko dutenak eta ardura izango dutenak arauak errespetatu daitezen: udalaren ardura da lokala ireki eta ixtea, mantentze lanak egitea eta garbitzea, baina lokalean bertan ez dago langilerik.

Arau hauek bete behar dira:

  • Sartzean garbitu eskuak, eta garbitu sarri-sarri, haurrek eta helduek. Horretarako, eskura izango dira beti ura eta xaboia, eta gel hidroalkoholikoa (azken hori soilik helduen kontrolpean).
  • Jolasten dihardutenean 2 metroko distantzia gordeko da beste erabiltzaileekin.
  • Familiak ez dira nahastuko elkarren artean .
  • Ekarritako jostailuak ezingo dira partekatu, eta instalaziotik alde egitean eroan egin beharko dira.
  • Ekipamendu bat erabiltzean, gurasoek edo tutoreek aldez aurretik garbitu beharko dute, eta jolastu ostean, berriro garbitu. Horretarako, eskura izango dituzte likido desinfektatzailea eta papera.
  • Komunak banaka erabiliko dira. Erabili ostean, ukitutako leku guztiak (txorrotak, etengailuak, zisternaren eskulekua ...) desinfektatzaileaz garbituko dira.