Ur kontagailuak aldatzeko bigarren faseari ekin dio udalak gaur

2024/09/16
Card image cap
Fase honetan 2.837 ur kontagailu ordezkatuko dira.

Udalak duela urtebete ekin zion Arrasaten dauden 11.000 ur kontagailutik gora aldatzeko lanari. Lehen fasea ia amaituta dela, bigarrenari ekin dio gaur bertan. Fase honetan 2.837 ur kontagailu ordezkatuko dira.

Klidat Fundibide Group enpresa izango da lan horiek egitearen arduraduna, eta aldaketak egin ahal izateko, enpresako kideak harremanetan jarriko dira herritarrekin edo jabekideen komunitateekin, hitzordua adosteko. Aldaketak, jakina, ez du izango ezelako kosturik herritarrentzat.

Zalantzak argitzeko edo hitzordua ziurtatzeko, herritarrek deitu dezakete 943 81 22 44 telefonora edo idatzi ura@klidat.com helbidera.

Eraginkortasuna ardatz

Ur kontagailuen aldaketarekin, digitalizaziorantz urrats bat gehiago emateaz gain, ur kudeaketaren eraginkortasuna eta kudeaketa horri loturiko tramiteak erraztea lortuko du udalak. Hau da, kontagailuen aldaketarekin errazagoa eta azkarragoa izango da, esaterako, ur kontaketak egitea, aberiak identifikatzea eta konpontzea…

‘Kontagailu berriekin, ur neurketak digitalizatuta egongo dira, eta horri esker zehatzagoak izango dira akatsak edota irakurketa okerrak, eta horren ondorioz kobrantza okerrak saihestuko dira’ adierazi du Kepa Urteagak.

Bigarren faseko aldaketen eremuak

Hona hemen bigarren fasean zer kaletan eta ataritan aldatuko diren. Zerrendatik kanpo daudenak beste fase batean aldatuko dira.

ALDAI KALEA: 1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8, 9
ALFONTSO X JAKINTSUA PLAZA: 1, 3, 4, 5, 6, 7, 8
ANTSO ABARKA KALEA: 2, 4, 5, 6, 7, 8, 9, 10, 11, 13, 15
APRENDICES KALEA: 2, 4
BIDEKURTZETA KALEA: 1, 2, 3, 4, 5, 6, 8
BITERI ETORBIDEA: 1, 2, 11, 13, 15, 16
BITERI PLAZA: 1
DEBA ETORBIDEA: 1, 3, 5
DOCTOR BOLIBAR KALEA: 1, 3, 5
ELKANO KALEA: 1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8, 9, 10, 11, 12, 13, 14, 15, 16, 17, 18, 19, 20, 21, 22, 23, 24, 25, 26, 27, 28, 30, 32, 34, 36, 38, 40
ELMA KALEA: 1, 3
ERREKALDE KALEA: 3
ETXAGIBEL NOTARIO KALEA: 1, 4, 6, 8
ETXETXIKIAK KALEA: 1
EUSKAL HERRIA PLAZA: 3, 4, 5, 9, 11, 13, 15, 17, 21
GARIBAI ETORBIDEA: 2, 4, 6, 8, 14, 16
GIPUZKOA ETORBIDEA: 1, 2, 3, 4, 6, 10, 12, 15, 16, 17, 18, 19, 21, 22, 23, 24, 25, 28, 32, 34, 35, 36, 37, 38, 39, 40, 41, 42, 43, 44, 45, 46, 47, 48, 49, 50, 51
IPARRAGIRRE PLAZA: 1, 2, 4
JOKIN ZAITEGI PLAZA: 1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8, 9, 10
JOSE MARIA ARIZMENDIARRIETA PLAZA: 4
JOSE MARIA EGUREN PLAZA: 1, 2, 3, 4, 5, 6
KALETXIKIA: 2, 4
LAPURDI KALEA: 1, 2, 3, 5, 7, 9, 11
LEGARRA PLAZA: 1, 3
MAISU ARANBARRI PLAZA: 1, 2, 3, 4, 5, 6, 7
MARTXOAREN 8 KALEA: 1, 3, 5, 7
MUSAKOLA AUZOA: 2, 3, 5, 9, 10, 11, 13, 14, 15, 16, 17, 18, 19, 20, 21, 22, 25, 26, 27
NAFARROA ETORBIDEA: 1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8, 9, 10, 11, 12, 15, 16, 19, 23, 25, 27, 31
NAO DE SANTIAGO KALEA: 1, 2, 3, 4
OÑATI KALEA: 2, 4
OSIÑAGA KALEA: 2
SAILUENTE PLAZA: 1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8, 9, 10, 11, 12
SAN BIXENTE FERRER KALEA: 2, 4, 6
TXAETA KALEA: 1, 3, 5, 7, 14, 16, 18
ZALDIBAR KALEA: 1, 4, 5, 6, 7
ZALDUSPE KALEA: 2, 5, 6, 8, 10, 11, 13, 14, 16, 17, 18, 19
ZERRAJERA KALEA: 1, 2, 3, 4, 5, 6, 8
ZIGARROLA KALEA: 1
ZUBIKOA KALEA: 4