Ur hornidurako sare nagusia konpontzeko lanak datorren astearen hasieran amaituko dira

2022/10/27
Card image cap
Urriaren 17an instalatutako by-passa mantenduko da obra osagarri bat egiteko, kanalizazio nagusian ura kontrolatzeko giltza berri bat izateko.

Joan den irailaren 26an Arrasateko ur horniduraren sisteman antzemandako matxuraren ondoren, udalak by-pass bat eraiki zuen arrasatearrei ur hornidura bermatzeko eta sare nagusiaren behin betiko konponketa egiteko. Matxuratutako ura eramateko sistemaren behin betiko konponketa lanak datorren astearen hasieran amaituko dira.

Konponketa amaituta ere, urriaren 17an instalatutako by-passa mantenduko da, obra osagarri bat egiteko, kanalizazio nagusian ura kontrolatzeko giltza berri bat izateko. Horrek beste ur eten bat saihestuko luke, hornidura by-pass-etik sare nagusira eramateko

Victoriano Fuentes Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak aurreratu duenez, “bizi izandako egoera ikusita, guztiz beharrezkoa da 2. hornidura puntu bat izatea. Ingeniaritzako hainbat enpresarekin harremanetan gaude proiektuaren idazlanaren aurrekontua zehaztu dezaten. Etorkizunean arrasatearrek ur etenik ez izatea nahi dugu”.

Zinegotziak datuak eman ditu uraren galerari buruz: “matxuraren 20 egunean galdutako ura 72.000 m3 ingurukoa izan da, 63.250 € inguruko kostuarekin. Orain ez dago ur galerarik. Lanak 20 egun iraungo zuela aurreikusi genuen, eta denbora gutxiagoan egin da. Beraz, hasieran aurreikusitakoa baino ur gutxiago galdu da. Behin-behineko By-passaren kostua 92.000 €-koa izan da. Oraindik ez ditugu konponketaren kostuak itxi”.