Arrasateko Udalak Udazabal ekimenaren egitaraua aurkeztu du, udako kultura programazioa

2024/06/27
Card image cap
Aurten Udazabal ekainaren 28tik uztailaren 30era izango da.

Aurten Udazabal ekainaren 28tik uztailaren 30era izango da. Guztira 10 ekimen izango dira, batzuk egun bakarrekoak eta beste batzuk egun bat baino gehiagoko iraupenarekin. Horietatik zazpi musikari lotuak dira, eta hiru antzerki emanaldiak.

Aurten, berrikuntza bezala, hiru musika jaialdi egongo dira, iaz baino bat gehiago. Ezagunak zaizkigun Mondra&Roll eta Arrasate Blues jaialdiei Egurhotza jaialdia batu zaie. Egurhotzak doinu urbanoak ekarriko ditu Monterron parkera, eta Arrasateko musika eskaintza musikala zabaldu.

Deskargatu egitaraua hemen

Jakizu zer kultura ikuskizun izango dugun, esteka honetan aurkituko duzun egitarauan.

Hemen egunez egun izango diren kultura ekimenak:

  • Ekainaren 28an: Arrasate Musikal Big Band 22:30ean Monterron parkean
  • Uztailaren 4an: Egurhotza festibala 17:30ean Monterron parkean.
  • Uztailaren 5-6an: Mondra&Roll jaialdia Monterron parkean.
  • Uztailaren 9an: Troia antzezlana 19:30ean Seber Altube plazan.
  • Uztailaren 12an: FEMMM 20:00etan Monterron parkean.
  • Uztailaren 16an: “Lanean jarraitu 75 urte arte” antzezlana 19:30ean Seber Altube plazan.
  • Uztailaren 18-21ean: Arrasate Blues jaialdia, herri osoan.
  • Uztailaren 23an: Artilusio antzezlana 19:30ean Seber Altube plazan.
  • Uztailaren 27an: Ines Osinaga 22:00etan Monterron parkean.
  • Uztailaren 30ean: Ad Hoc Vakantieorkest holandesak 19:30ean Monterron parkean.

Ordutegi aldaketa ekainaren 28ko kontzertuan

Bihar, ekainak 28, egubakoitza, egin asmo den Arrasate Musikal Big Banden kontzertua 22:30ean izango da, eta ez 19:30ean, Sanjuanetako egitarauan iragarri bezala.