Udazabal aurkeztu dugu: uztaileko kultura eskaintza berezia.

2014/06/30
Card image cap
Uztaileko asteburu guztietan bina ikuskizun berezi izango dira; musika, magia, dantza eta zirkoa. Ikuskizun denak doakoak izango dira, Seber Altube plazan edo Monterronen gehienak. Eguraldi txarra egiten badu Amaia Antzokian egingo dira.

San Juan jaiak bukatu berriak ditugu eta, jaiekin batera eman diogu hasiera udari. Uztailarekin batera dator kalean, aire zabalean, bizi izateko aukera paregabea eta UDAZABAL egitaraua ere bai, udagiroaz bete-betean gozatzeko:  aurten zazpi ekintza berezirekin gatoz, adin ezberdinetako ikusleei  diziplina anitzeko joerak plazaratzeko:  dela musika, dela dantza, egungoa nahiz tradizionala, magia, zirkoa…

Udazabalen aurrekontua 38.000 euro ingurukoa da eta, neurri batean, Eusko Jaurlaritzaren laguntza jasoko dugu “Kale Antzerkia Bultzatuz” egitarauari esker.

Udako jaiak ere bai

Udazabal uztaileko jarduera dugu eta uztailean Arrasateko kultura agendan  leku berezia daukate udako jaiek ere: Santa Marina, Maala,Ferrerias, San Inazio  Kanpazar, Udala, Uribarri Zarugalde…

Txalaparta eguna eta Mondrallya

Ekimen berezi bi ere azpimarratu behar ditugu, uztaileko lehen zapatu honetan gauzatuko direnak: Txalaparta eguna eta Mondralliya (scooter klasikoen elkartzea). 

Eta urteroko hitzordu ditugun udako beste zenbait ekintza gogora ekarri gura ditugu: Al- Andalus-ek antolatzen duen “Rocio”a  eta Lezetxikiko indusketa, esaterako. 

Udazabal 2014ko egitaraua hemen