Udaltzaingoko hiru agente plaza betetzeko hautaketa prozesu bateratua

2022/01/14
Card image cap
Arrasateko Udalak hautaketa prozesu bat egingo du, beste udal batzuekin batera, Polizia Akademiaren koordinazio eta ardurapean, une honetan pertsonal plantilan hutsik dauden 3 agente plaza modu finkoan betetzeko

Deialdiaren oinarriak Euskal Herriko Agintaritzaren aldizkarian argitaratu dira urtarrilaren 14an, 9. zenbakian.

https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2022/01/2200209e.pdf

Interesatuek eskaera aurkeztuko ahal izango dute, otsailaren 11ra arte, www.arkauteakademia.eus webgunean.