Udaltzaingoko bost agente plaza betetzeko hautaketa prozesu bateratua

2017/09/05
Card image cap
Arrasateko Udalak hautaketa prozesu bat egingo du, beste udal batzuekin batera, Polizia Akademiaren koordinazio eta ardurapean, une honetan pertsonal plantilan hutsik dauden bost agente plaza modu finkoan betetzeko

Deialdiaren oinarriak Euskal Herriko Agintaritzaren aldizkarian argitaratu ziren abuztuaren 30ean, 165. zenbakian.

Hautaketa prozesuan parte hartzeko, besteak beste, honako baldintzak bete behar dira:

  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako edo goragoko mailako graduatu titulua izatea.
  • Euskarazko 2. Hizkuntza Eskakizuna edo baliokidea egiaztatzea.
  • Gutxieneko altuera izatea: gizonezkoek, 1,65 m, eta emakumezkoek, 1,60 m.
  • Honako gidabaimenak izatea:
    1. E gidabaimena, prestakuntza ikastaroan sartu aurretik.
    2. Motozikletetarako A1 gidabaimena, praktika-aldia amaitu baino lehen.

Interesatuek eskaera aurkeztuko ahal izango dute, urriaren 1era arte, www.arkauteakademia.eus webgunean.