Udaltzaingoko bi agente plaza betetzeko hautaketa prozesu bateratua

2023/01/19
Card image cap
Arrasateko Udalak hautaketa prozesu bat egingo du, beste udal batzuekin batera, Polizia Akademiaren koordinazio eta ardurapean, une honetan pertsonal plantilan hutsik dauden 2 agente plaza modu finkoan betetzeko.

Deialdiaren oinarriak Euskal Herriko Agintaritzaren aldizkarian argitaratu dira urtarrilaren 16an, 10. zenbakian.

https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2023/01/2300243e.pdf

Interesatuek eskaera aurkeztuko ahal izango dute, otsailaren 13ra arte, www.arkauteakademia.eus webgunean.